ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Plangintza 2
Joan den astekoaren haritik, nahi nuke apur bat sakondu eta proposamenen bat egin. Orain datorren Eskualdeko Lurralde Plana errealitate horretan oinarritzen da: badago zonalde bat bateratsu funtzionatzen duena, eremu funtzional bat. Eremu hori murgilduta dago indar eragile handiko ekimenetan, Garaia … Jarraitu irakurtzen
Maria eta Mariano
Irratian pulpitoa izateak baditu bere morrontzak, eta gaur arratsaldez -eguraldi txarra lagun- hiru bat ordu eman ditut Madrilgo parlamentuko eztabaidari begira. Eta ikusi dut Zapatero oso kaskar, hitz egiten trakets, edukietan arrunt. Aldiz, disdiratsu iruditu zait Mariano, sendo, gaizto demonio. … Jarraitu irakurtzen
Txakolinaren aurkezpena Guggenheim-en
2004ko uztaren aurkezpena izan dugu gaur eguerdian Bilbon, Puppyren txabolan. Han izendatu dira txakolinaren hiru enbaxadore berri: Bizkaiko Merkataritza Ganbara, Miriam Ocariz diseinatzailea eta Koldo Saratxaga enpresaburua. Hala ere,ekitaldiak ez du bat ere glamourrik izan. Bilbainadak Julio Ibarra aurkezle, eta … Jarraitu irakurtzen
Plangintza
Jaurlaritzak onartu berri du Debagoienerako lurralde plana. Ez dut ezagutzen behin betiko testua, eta agerkariak arin samar ibili dira, EAEko laugarren hiria edo Gipuzkoako bigarren hiria moduko izenburu deigarritan. Urkulu Guztiek azpimarratu dute, hori bai, Urkuluko asmoa bertan behera gelditu … Jarraitu irakurtzen
Benedictus eta biok
Arazoak izan ditugu goiena.net-eko blogariok editatzeko, eta hori har nezakeen aitzaki ezkutatzeko nola ez dudan aste oso batez ezer idatzi. Bainan ez, hemendik aurrera somatzen baduzue blog honetan hutsune luze samarrik, erreparatu eguraldiari, eta ohartuko zarete nire hutsuneak parean tokatzen … Jarraitu irakurtzen
Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Udaberriak gauza asko dakartza guztiontzat: egun luzeagoak, eguzki indartsuagoa, odolaren kolpea Niri, gainera, ekartzen dizkit gauza txar bat eta bi on. Txarra da belarra sarri-sarri moztu beharra. Onetan lehena, Musikaire jaialdiaren antolaketa, eta bigarrena, goiko saria epaitzea. Eta, aurten, honek … Jarraitu irakurtzen
Habemus bodam?
Lege egitasmoa onartu zela-eta, mezua idatzi nien: – Beno, legea badator Zorionak! Has gaitezke jantzi dotorea prestatzen? Eta haiek erantzun: – Malkotan jarri ginen telebistan albistea ikusita, eta malkoak eragiten dizkigu ikusteak nola ez kaltetuek ere konpartitzen duzuen gure poza. … Jarraitu irakurtzen
Emaitzetan irakurri dut
Datorren astean tokatzen zitzaidan idaztea ARGIAko Azkena. Baina, nola normalean politikaz idazten dudan, Mikel Asurmendik aurreratu egin zidan txanda, eta epea apur bat luzatu, 17ko hauteskundeen errepasoa egin nezan. Telegrama sortan, hauxe bialdu diot duela ordu erdi. Hauteskunde gaua Itxurakerian … Jarraitu irakurtzen