Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Zerotik

Behin Ibarretxek legebiltzarreko koska gaindituta, eta Gernikan zin egin ondoren, hurrengo tramitea zen ezagutzea sailburuen izenak. Aurrez ez zen espero nobedade handirik, nik uste denok hartzen dugula jaurlaritza berria jardunekotzat, eta susmoak diosku kontu garrantzitsuak beste nonbait jorratuko direla. Hala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Mahastia ekainean

Maiatzekoak kalbario ukitua hartu bazuen, ekainekoari eztanda esan behar zaio. Derrepente, kimuak hasten dira hazten, egunean hamar bat zentimetro, eta ez dago modurik haien erritmoari eusteko. Oraintxe apenas daukadan gobernatuta mahastiaren erdia. Naturak irabazten du beti ekaineko etapa. Eta ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Urtzen

Metafora ezagunen artean dago azukre koskorrarena, nola urtzen den koskorra uretan hala desegiten ari da… nahi dena. Beno, ba niri metafora hau etorri zait gogora, Espainiako auzitegi nazionalak eman berri duen epaiarekin. Ez naiz legelari, ez dut azterketa teknikorik egingo. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

¡Viva Erzaña!

Presaka samar nentorren, egun luzea amaitu guran. Donostiako saihesbidera irten nuen, Amaratik, gaueko bederatziak aldera. Asko pentsatu barik, autoa jarri nuen autobideko abiaduran. Eta azken tunelean, zapla!, argazkiaren flasha. Auto asko zihoan tunelean eta une batez pentsatu nuen beste norbaitentzat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Galiza urrunago

Agian, astebete barru, “Touriño”:http://www.vieiros.com/g2005/evolucion.php izango da Xuntako presidente, eta Quintana presidente orde. Agian lortuko dute, azkenean, erretira dadila Fraga zaharra. Hori bai, izatekotan izango da polo pelo dun carneiro. Baina, edozein kasutan, BNGren emaitzak urrundu egin du Galiza, kide nahi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Udaldia

Batzuentzat eguraldiak markatzen du udaldiaren hasiera, besteentzat paga-dobleak, edo oporrak lotuta izateak. Niretzat, Elorrion bizi den debagoiendar honentzat, uda hasten da MUSIKAIRE abiatzen denean, hau da, gaur bertan. Sei asteburuz luzatuko da kulturaren mazedonia, mota askotako musika, dantza eta antzerkiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Nire bostak

Superdiseinatzaileak sartu zidan porrua eta ezinezkoa zait, maite ditudan kantuen artean, bost maiteenak aukeratzea. Gutxienez 50 dira, eta bat ere ez daukat sobran. Orduan, hartu dut beste irizpide bat: aukeratu ditut nire bizitzan eragingarrien izan diren bostak. Eta hauek irten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Airean

Bale, Gasteizko legebiltzarrak gainditu du bigarren tapoia. Zelanbait. EA bereizi da EAJtik eta izango du bere talde parlamentarioa. Onartu diotelako. Gero EAk ez dio onartu EBri berea izatea, araudia dela-eta. Ja! Bigarrenez, penagarria izan da ikuskizuna. Atutxarena ikasgai ona izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Kako biak etxera begira

Onintza Lasa izan dugu gaur Mezularian, EAko komunikazio arduraduna. Azaldu digu zergatik lortu duten talde parlamentarioa, eta zergatik ukatu dioten EBri beste horrenbeste. Beraiek koalizioan aurkeztu ziren EAJrekin, baina bi koalizio ezberdin egin zituzten, Gipuzkoan berezi bat prestatu zuten. Horri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Ate zanbatua

Lagun bat datorkizu bisitan eta zure etxe aurrean aparkatu du bere autoa. Halako batean, pentsatzen duzue norabaitera joatea eta zure autoan sartzen zarete biak. Abiatzeko betiko maniobra egiten duzu, ohartu gabe lagunaren autoa daukazula ibilbidean, eta akordatu orduko atea zanbatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin