ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Ahulezia
Ibarretxe planarekin samur izan zitzaion Espainiari sendo itxura ematea. Ozta-ozta eta txiripaz zeraman planak legezko gehiengoa, eta idatzita zegoen konstituzio espainola gogoan hartu gabe. Behar zuenak, gainera, eskura zituen odol kontuak, zahar samarrak baina beti efikazak. Parlamentu espainiarrak gehiengo handiz … Jarraitu irakurtzen
Non dira neska kantautorak?
Blog hau idazten hasi berritan, idatzi nuen neska blogarien eskasiaz. Eta atzo, Elgetako kantaldian, berritu egin zitzaidan hutsune hori, oraingoan neska kantautorekin. Polita zen ideia, hamaika kantagileri eskatzea kantu bana Lauxetaren poemak erabiliz, eta horiekin diska eta kontzertua eskaintzea. Bikaina … Jarraitu irakurtzen
Kultura belazean
Hirietan bildu da jendea, eta jendearekin eskaintza guztiak, merkataritza, aisialdia, kultura Hustu dira landa eremuak, pinuak jan du mendia eta sasiak belardia. Dagoeneko, interes gune oro hirietan dago, nagusienak hiriburutan. Hara dago joan beharra, erosketak egitera, ikuskizunetara, elkar agurtzera Mendialdean … Jarraitu irakurtzen
Nolatan ez gaituzte jaten?
Ez da kontu berria, baina nik orain ikusi dut filma, Hotel Rwanda, eta berpiztu egin zait orduko izua, Rwandako hutuek milaka eta milaka tutsi hil zutenekoa. Gainera, filmak jakinarazi dit ezagutzen ez nuen kontu bat eta sarraskiaren izuari erantsi zaio … Jarraitu irakurtzen
Goiena Telebista
Begietako gaitz batek eder bihurtzen du urrinekoa, eta arrunt bertakoa. Hamalau esaten zaio gaitz horri, intxaurren kontu hura gogoan. Jakin berri da Goiena Telebista sartuko dela, urritik aurrera, CIES enpresaren audientzia neurketan. Bikain! Ze, audientziez gain, neurtuko da ea debagoiendarren … Jarraitu irakurtzen
Basamortura, hil daitezen
Eskandalizatuta gabiltza egunokaz, Maroko ari delako basamortura eramaten Ceuta eta Melillara pasatu ezinik gelditu diren etorkinak. Eskandalizatuta gabiltza zorioneko erakunde eta kazetari batzuk zelatan ari zaielako etorkinez lepo doazen autobusei. Ikusteak eragiten digu eskandalua, eta ez ikustean lasaitu egiten gara. … Jarraitu irakurtzen
Iñigo ezkondu da
Ausart eta zintzo aurkitu nuen Gay nauzu liburuan, non kontatzen baitzuen bere bidea homosexualtasunerantz, Donostia itxian. Estratega bikain, eraman zuenean gay eta lesbianen aldarrikapena bide eraginkorragotara. Irabazle, izendatu zutenean Ararteko, izendapenean izandako katramila guztiak gaindituz. Eta disdiratsu ikusi dut Ararteko … Jarraitu irakurtzen
Borondatea
Azkenean euria izan zen domekan, eta jende gutxiago bildu zen Leintz aldera, Kilometroak05 ospatzera. Eguraldia bakarrik zegoen antolatzaileen ahalmenetik kanpo eta, antza, horrek bakarrik egin zuen porrot. Gainontzean, agerian gelditu da beste behin debagoiendarren antolakuntzarako gaitasuna. Zorionak lanean ibili direnei! … Jarraitu irakurtzen
Aupa Etxebeste!
Arrasaten ikusi nuen domekan. Sarreran, sekulako jendetza. Bergarar asko ezagutu nuen, filmean herria ikustera etorrita. Batzuk beraien burua ere bai. Antolaketa eskasa, Amaian. Sarrera hartzeko, sekulako ilara. Sartzeko, beste horrenbeste. Jarlekuen zenbakiak, gehienetan falta, norberena topatu ezin. Eta hala ere, … Jarraitu irakurtzen