ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Iturri onetik
Ez naiz normalean ibiltzen primiziak sortzen diren parajetan, baina iturri onetik jakin dut egunotan aldatu egingo dela Euskadi Irratian albiste zerbitzuetako burua. Orain arte ardura hori izan duen Jon Basterra Lakuara doa, Herri-lan sailera. Eta bere tokia hartuko omen du … Jarraitu irakurtzen
Azkartu
Errepasatzen aritu naiz iazko azken zutabea, eta tonu itxaropentsua dario. Urte amaieran, Asiako tsunamiaren parekoa izan zen Otegik eragindakoa legebiltzarrean, aurrekontuei hiru bai eta hiru ez iragarri zuenean. Maiatzeko hauteskundeak miran, urte polita zetorren 2005a. Urtea joan da. Eta alde … Jarraitu irakurtzen
Lurdes ez zegoen konforme
Madril, 1975. Euskal komunitatea antolatu guran genbiltzan, ordurarte euskal meza entzutera biltzen zen talde hura egituratu nahian, garaiko legedi frankistaren baitan. Hermandad San Miguel de Aralar deitu genion, eta ezagutzera emateko antolatu genuen musika jaialdi bat, San Juan Evangelista colegio … Jarraitu irakurtzen
Olentzerori
Ikazkin adiskide: Ez naiz eskatu zalea, zerbait lortzeko orduan gehiago sinesten dut norberaren ahaleginean. Eta, ahalegindu naizen heinean, ezin dut esan bizitzak txarto tratatu nauenik. Horregatik, gaurko gutun honetan ez ditut aipatuko osasuna, dirua eta maitasuna, ez baitut horietan falta … Jarraitu irakurtzen
Bertso Exhibition Center
Ez dut esango bertsozale amorratua naizenik, baina estimatzen dut bertsolaritza eta hunkitu egiten naute bertso batzuk. Dena den, atzokoari bazerion egun handietako zer berezi hori, gertakizun galduezinei dariena. Eta, goizean apur bat, baina arratsalde ia osoa ikusi nuen telebistaz. Ondokoak … Jarraitu irakurtzen
Etxera
Demagun Ion Agirrek epaiketa justua izan zuela bere garaian; justiziazko epaiketa, alegia. Asko ematea da hori, hogeitaka urte geroago diharduen epaiketa tzarra ikusita, besteak beste. Baina utzidazue ariketarekin jarraitzen. Epaiketa eta epaia justuak izanda ere, Ion Agirrek beteak ditu zigorraren … Jarraitu irakurtzen
Ulertzen ez, eta susmoa
Zain geunden ea noiz iristen ziren aro berriaren lehen emaitzak: su-etena, presoen hurbiltzea, epaitegiak baretzea, esparru komunak bilatzea Baina, etorri dena oso bestelakoa izan da: EAJk akordioa lotu du Madrilgo gobernuarekin haren aurrekontuak babesteko, eta trukean derrepente egingo omen dira … Jarraitu irakurtzen
Franco
Madrilen bizi nintzen diktadorea hil zenean. Eta etxetik asko irten gabe eman nituen lehen ordu eta egunak. Izan ere, han zeuden pilatuta frankismoari eutsi nahi zioten indar guztiak. Eta han erabaki behar zen agintearen banaketa berria, Francok bereari jare egindakoan. … Jarraitu irakurtzen