Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Jabiertxori bertsoa

Aurreko batean aipatu nuen, derrepente gogoratuta, Elgetako Jabiertxo, lankide zendua. Geroztik, buruan bueltaka ibili ditut haren oroitzapenak, eta bereziki gozo egin zait lana utzi zuenean egin genion agur-bazkarikoa. Jubilatzeko adina bete baino lehen, osasun arazoak eraginda utzi zion Kutxako lanari. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Mahastia neguan

Mahats batzearekin jotzen du gailurra urteko zikloak eta gabonak aldera arte ez dago itxoitea beste lanik, landareak orria galdu eta lokartzen diren bitartean. Urte berriaren bueltan hasten da ziklo berria, mahatsondoen inausketarekin. Mahatsa urtero ganoraz etorriko bada, inausketa gogorra egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Anai amerikarra

Gaur abiatuko da Imanol anaia Renora, Nevadako unibertsitatean euskal liburutegiaz arduratzeko. Bere arrazoi eta asmoez jakin nahi duenak, irakur ditzake haren azalpenak. Nik aipatu nahi dut duela astebete eskaini zigun agurreko jaia, bapo jan eta edateaz aparte, kantuan eta dantzan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Elur gutxi, ganora gutxiago

Jaiki eta elur geruzatxoa ikusi dut, bost bat zentimetro. Hobebeharrez, azkar samar ibili naiz eta hamar bat minutu arinago abiatu Arrasateruntz. Baina alferrik! Elorrioko saihesbidean ertzain batek galerazi egin dit Kanpazarren gora joatea. Kamioiak daude trabeska esan dit. Haserretu egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Eskapada

Une larria izan zen joan den asteburukoa. Eta zorionez, istilu barik pasatu da guztia, agerian ez du zauririk eragin. BECekoaz ari naiz, nola ez. Nire irudipenean, bai Zapatero eta bai Batasuna ustekabean harrapatu ditu Grande-Marlaskaren autoak. Espero zuten PP asaldatzea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Lau dozena

Banuen lankide bat, Elgetako Jabiertxo, ehun kilotik gorako gizonkote umoretsua. Berrogeita zortzigarren urtea iritsi zitzaionean, hark lau dozena egin zituen, adinaren zama arintze aldera. Lagun artekoa zen, jan eta edan zalea, bere osasunari komeni zitzaiona baino areago. Hori dela-eta, emaztea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Garabiak

Madrilen bizi izan nintzen dozena erdi bat urtez. Aspaldi izan zen hori, Francok agintzen zuela, baina ordurako etengabe zegoen hiria obratan. Hain zen hau horrela, pasadizo bat zebilela bolo-bolo, nola herrixka bateko nekazariak, bisitan etorrita, esan zuen: ¡**Qué bonito Madrid, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gipuzkoa zilbor

Gaur San Anton, Getarian ospatu dute Txakolin eguna, eta aurkeztu jatorri deiturako aurtengo emaitza. Euskarazko hedabideetan gaia nola jorratu den ikusita, erraz pentsa zitekeen Getarian bakarrik egiten dela txakolina. Eta kontua beste hau da: dagoeneko txakolin gehiago ekoizten da Getariatik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

SEUSS

Urrin samar gelditzen da, baina ez dut aipatu gabe utzi nahi bergararren erakustaldia Bilboko Euskalduna jauregian, Seussen mundua musikalarekin. Aspaldi ari dira ikuskizunak antolatzen eta, arian-arian, profesionalen mailara iritsi direla erakutsi zuten, gabonetako emankizunetan. Oholtzakoari bakarrik erreparatuta, obra iruditu zitzaidan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Bloga eta papera

Lehenik papera Adina baitut horretarako, paperean hasi nintzen serio samar artikuluak argitaratzen. 1988an izan zen hori, Arrasate Press aldizkaria hastearekin batera. Joxe Aranzabal zen bultzagile eta zuzendari, eta berak eskatu/eskaini zidan astean behin musikaz idatz nezan, etxean disko mordoa nuela-eta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin