ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Krisi zaratak
Dimisio batek eragin ditu kanpaibueltak, baina aurrez zebiltzan esamesak ugari: etxetresnetan jende mordoa dago sobran, banketxea ez dabil lar fin, Garaia moteltzen ari da Krisi zaratak entzuten dira Debagoienean. Koiunturazko arazoez gain, uste dut sakonekoak ere badaudela. Iruditzen zait falta … Jarraitu irakurtzen
Egun zenizoa
Jacan izan gara asteburuan, Jon/Bernar eta Garirenean. Gaur eguerdian haiek elurretan utzi ditugu, Somporteko zirkuituan, eta bueltan abiatu gara. Iruña baino apur bat lehenago, trafikoko zibilek esan naute, biziro desegoki beraien radarraren arabera abiada oso handian nindoala, eta isun itzela … Jarraitu irakurtzen
Shakespeare gogoan
Bat. Iturri onetik dakit ibarreko udal handi baten ez dagoela inongo berririk AHTri buruz, nahiz tren azkarrak bete-betean harrapatzen duen herria. Eta sailburuari irakurria diot, ez aspaldi, joan dela eztabaidarako garaia, bilera nahikoa egin dela ibilbideko udalekin, azalpenak emanaz. Egiteko … Jarraitu irakurtzen
Holokaustoa oraindik
Gaurko albiste da Austrian 3 urteko kartzela zigorra jarri diotela David Irving historialariari, naziek egindako holokaustoa ukatu duelako. Buelta asko eman diote hedabideek gaiari, eta ezinbestean nahastu dute gai hau Mahomaren karikaturen istiluarekin eta adierazpen askatasunarekin. Niri, ordea, beste gauza … Jarraitu irakurtzen
Alkate berriak?
Urte bete pasatxo udal hauteskundetarako, eta hasi dira mugimenduak. Oñatin, Andoni Gartziak utzi egin du alkatetza eta Lurdes Idoiagak hartu; dena ondo, berak behar luke hurrengo zerrenda buru. Bergaran Victoriano ez da berriro izango alkate-gai, eta izen bat dabil ahoz-aho, … Jarraitu irakurtzen
Atxaga eta Azkarraga
Atxagarekin amaitu nuen aurrekoa, eta berriro dakart gaur asteasuarra. Uste dut euskal hiriaz egiten ari den ekarpena garrantzi handiko abiapuntua dela eztabaidarako. Eskertzen diot gai honen hausnarketan denbora ematen jardutea, esker hobekoei kenduta. Ezin dut ahaztu, aldi berean, idazle dela … Jarraitu irakurtzen
Gustatu zait
Zalapartaka ibili nintzen Goienkaria berriaren aurkezpenean, tertulia baineukan gero irratian. Bi gauza nabarmentzeko: Patxi Baztarrika sailburuordearen hitzaldia, eta agurreko bideoan ordezkari politiko guztiak agertzea. Gero aztertu dut ale berria eta asko gustatu zait. Goio Aranak berriro asmatu du diseinuan, oraingoan … Jarraitu irakurtzen
Unai Romanori
Unai: Ez zaitut aurrez-aurre ezagutzen, eta ez dakit kalean ezagutuko nukeen zure aurpegi normala. Bai, ordea, argazki famatuan zenuen musu puztu eta ubeldu hura, hori ez dut ahaztuko bizi naizen artean. Maiz pentsatu dut zer ez zenuen pasatuko egoera horretara … Jarraitu irakurtzen
Karikatura pozointsuak
Danimarkako enbaxadak erretzen hasi dira, eta izua piztu da mendebaldar demokraton artean: Ze fanatiko diren islamdar hauek! Karikatura xume batzugatik horrela jartzea! Non gelditzen da adierazpen askatasuna? Eta itzuli gara gure egunerokora, fanatismoa noiz baretuko zain. Baretuko ez balitz, orduan … Jarraitu irakurtzen
Familiaz harro
Zorteko garenok, familiaren babesean jaiotzen gara eta hazten, gure kabuz ibiltzeko gai izan arte. Eta, truke zentzuzkoan, familiak eskatzen digu une bakoitzeko kide ahulenaz arduratzea. Bi zutabe horiek ditu, niretzat, familiarekiko harremanak: babesa eta ardura. Hortik gorakoa, oparitzat hartzen dut. … Jarraitu irakurtzen