ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Mendi-zuloko tribua
Debagoiendarrak bizi ziren mendi-zuloan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba elkartzen diren inguru apartatuan. Hiriburuetatik urrun eta besteengandik isolatuta, tribuak garatu zituen biziraupenerako tresna baliotsuak: auto-antolakuntza sendoa, ekimenerako ausardia eta bizimolde soila, luxurik gabea. Eta garapen handia lortu zuen, bizirautetik haratago. XXI. … Jarraitu irakurtzen
‘Kalaka’ edo koloka?
Ez dit inpresio onik egin ETB1eko Kalaka saio berriak. Tertuliak hainbeste ugaritu diren honetan, normala da telebistak ere bere ahalegina egitea (aspaldi galdu nuen bistatik Firin Faran, loaren mesedetan), baina ahalegina ez da onegia. Jende gehiegi dago mahai bueltan, eta … Jarraitu irakurtzen
Independentziaz
Aberriarena bota eta oporretara joan nintzen, urtero bezala, Kataluniako bainuetxera. Bueltan, bi erantzun interesgarri aurkitu ditut eta horiek damaite aukera independentziaz aritzeko. Borroka armatuari amaiera txukuna ematea, zauriak sendatu eta iraganeko kontu bihur dadin, inori ez dakion gogo izpirik gelditu … Jarraitu irakurtzen
Aberriaz
Inoiz baino aparteago harrapatu nau aurtengo Aberri Egunak. Aspaldion ez dakit zer diren aberriak, ez badira aitzakia eta ameskeriaren arteko zerbait. Eta gehienetan gorrotagarri egiten zaizkit aberri ezberdinen izenean egiten diren astakeriak, edo erakusten diren jarrerak. Eguerdiko albistegian, tristuraz ikusi … Jarraitu irakurtzen
Eeeez esan Aaaagustiña!
Gure ama oso da kontalari fina. Umetan sarri kontatzen zizkigun bere haurtzaroko pasadizoak, antzeztuz bezala, ahots ezberdinak atereaz. Eta, esanaren poderioz, hainbat esaldi gelditu egin dira senideon memorian gordeta, altxor zaharren usainaz. Horietako bat, izenburukoa, lehengoan atera zitzaidan Mezularian ari … Jarraitu irakurtzen
Burusoilaren ametsa
Aldaketa giroan ugaldu egiten dira aukerak eta arriskuak, berezkoa da hori. Eta, oraintxe gurean bizi den unea horietakoa da, aukerez eta arriskuz betea. Denon inteligentziak lortu beharko du aukerak gauza daitezen eta arriskuak ez. Kabitu gaitezen. Autoari esku-frenua kentzea besterik … Jarraitu irakurtzen
Bakea negozio
Bakebidea hasi besterik ez da egin, baina iritsi dira lehen etekinak. Bilboko manifestazioan txalo beroenak joan zitzaizkion Reid abade irlandarrari. Bera izan da bitartekari eraginkorrena, gauden unera iristeko. Eta txaloek lan hori eskertu diote. Barne-pozaz gain, herritarren esker ona jaso … Jarraitu irakurtzen
Lan berria
Bihar lan berrian hasiko naiz Kutxan. Hogei urte eman ditut jendaurrean, eta bihartik aurrera arituko naiz zerbitzu zentraletan. Erabat zehazteke dago nire eginkizuna eta nahiago dut ez ezer aurreratzea. Hau idaztearen motiboa beste bat da. Familiari jakinarazi nion lan aldaketa … Jarraitu irakurtzen