Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Mikel Laboa eta Bob Dylan

Batzuk oso pozik jarri ziren Erromako papak bere babesa azaldu zionean gure bake prozesuari, baina niri gehiago eragin zidan Bob Dylanen iragarpenak: doan (?) kantatuko zuela Donostian, bakearen alde. Bizi dugun/gaitun egoeran, kanpoko begiradak eragin handia izan lezake gauzak aurrera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Kultura eta azpiegiturak

Ibarreko udaletan nabari da ahalegina –batzuetan, bereziki- kultura jartzeko herritarren eskura. Bi muga: udalaren beraren tamaina, eta azpiegituren egokitasuna. Udalez gaindi, ibarraren neurriko ekimenak falta dira. Mundumira ahalegin ona da, baina zerbait egin behar litzateke produkzio handi samarrak ez daitezen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zakurraren potroak bezala

Beti atzetik, alegia. Udaberriak eztanda egin du mahastian; kimuak eta belarra begien bistan luzatzen dira, gobernatzeko astirik eman gabe. Mahastizainak hogeitabost ordu beharko lituzke egunean, eta lau beso soinean, sasoi honetan belarrari neurrian eutsi eta kimuak alanbrean bideratzeko. Iaz idatzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Luxianok piztu didana

Lehengo astean, Luxiano Manterola agertu zen hemen, erabat ustekabean. Eta piztu egin zidan or(i)oigailua, alegia, Orioz oroitzeko makina. Izan ere, Madrilen bizi ginela, sei bat urtez eman genuen uda Orion Irizar-Intxaustitarrok. Nire kasuan, 16 urtetik 22ra bitartekoak. Pentsa zenbat daukadan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Donostiara behar

Aste honetan, bi ekimen behintzat joan dira ibarretik Donostiara, hedabideen arreta bila. Lehena izan zen Ikerlan enpresa. Urteko batzarra egin bezperan, Kursaalera deitu zituzten hedabideak, azalpenak eman eta oihartzuna lortu guran. Bigarrena, Arrasateko Jose Felix Diaz de Tuesta. Liburu bitxia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Berrigoxo

Txikitatik nintzen berri zalea. Adibidez, oinetakoak erosi ezkero, haiek oinetan irten behar nuen dendatik; edo arropa erosi berria estreinatzeko, ezin nion itxoin igandeari. Horregatik, amak esaten zidan berrigoxo. Lanarena aipatu nuen hemen. Hala ere, zorretan utzi nuen azaltzea zer egingo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Epaitegira

Bat. Argi dago Espainiako eskuinak ez duela oraindik irentsi gobernua galdu izana, eta jarraitzen duela M-11ko atentatua erabiltzen, bazterrak nahasteko. Bi. Bistakoa da Espainian oraindik errenta duela gu kakazteak. Dena da baleko: presoen edo ingurukoen kontra jotzea bezala, boikota egitea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Esteñibar Udalatxetik

Joan den astean opari bikaina bialdu ziguten Olaiak eta Julenek: Udalatx puntatik Gazetako argazki ederra, oraindaino ikusi gabe geneukan ikuspegia. Izan ere, Esteñibarrera etorri aurretik, dexente ibiltzen ginen mendian, eta sarri samar egonak gara Udalatxen; baina, hemen katonatu garenetik, ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

In memoriam

Duela bi urte, Aitor lagun argazkilaria izan genuen mahats-batzearen irudi hartzaile, eta erreportaje ederra utzi zigun. Iaz, Aitor batzera dedikatu zen eta irudi hartzen ibili zen Josefe, beste lagun argazkilaria. Gaur, beste zerbaiten peskizan, Joseferen argazki ederrak aurkitu ditut, iazko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Errenta euskaraz

Ohitu egin gara, eta jaregin diogu hainbat esparru gaztelerari, egunerokoan. Duela hogei urte, ez genekien zer zen oinarri zergagarria, ezta bere gaztelerazko ordaina ere. Gero, ikasi egin dugu bigarrena, baina bakarrik alde guztietatik hala iritsi zaigulako. Egoerari buelta emateko ordua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin