Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Nire hitza

ETBko Sautrela saioak promo kuriosoa ematen du tarteka: hainbat idazle ospetsuri galdetzen dio ea zein den bere hitza, bereziki gustatzen zaion berba. Eta gogoan ditut, agian lehena eta azkena direlako, Bernardo Atxagaren Giotto eta Unai Elorriagaren estarta. Tartean denetik dago, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Agur, Maria

Aste batzuk pasatu dira baina ez daukat ahazteko. Autoan irratia piztuta neramala, derrepente non entzuten dudan Maria San Gilen ahotsa euskaraz, suelto-suelto. Banekien ikasten ari zela eta, maila on samarra zuen arren –omen-, ez ziola ekiten hitz egiteari oso perfekzio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Hamaika urte Esteñibarren

Urte eta erdi obratan eman ondoren, 95eko Sanjoan bezperan gelditu ginen lotan lehen aldiz Esteñibarren. Artean sukaldea muntatu gabe zegoen, pintura lanak erdizka genituen eta arotzei dezente falta zitzaien. Hauek, hain juxtu, Sanjoan egunez lanera iritsi eta han aurkitu gintuztenean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ilargipean gozamena

Aurten ere, kalera aterako gaitu San Joan suak. Udaren etorrera ospatuko dugu suaren inguruan. Kale sasoia da uda. Baita aisiaren ordua ere. Eta, aisiaz gozatzeko, aire zabalean nahi gaitu udak. Kulturak udan ilargia maite du. Eta hego haizea. Ilargipe epelean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gerrigintza errotikoa

Gerrigintza Lagun bat ikusi berri dut gerriko minez eta, nola den jardun handikoa kultura, gizarte eta herriko gaietan, berritu egin zait frankismoaren hondarretan erabiltzen genuen esaldia, gure egoera adierazteko: herrigintza asko, gerrigintza gutxi. Alegia, gutxitan ematen geniola gorputzari hain gustuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Tio Millan ehortzi dugu

Hiru egunetan bi aldiz izan naiz Ormaiztegin, oraingoan arrazoi triste batek eramanda: gaur ehortzi dugu Millan Irizar, tio Millan, aitaren anaia. Gabonak baino hilabete lehenago tokatu zitzaion osaba Xantiri. Noizbaiten aztertu beharko genuke senideok zergatik ume garaian ziren amaren aldekoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Alek 50 urte

Larunbatean ospakizuna izan genuen Ormaiztegiko Barduliarrak elkartean. Ale anaiak deitu zuen bilkura, gaur -ekainak 12- betetzen baititu 50 urte. Alan Griffin koinatuak jarri zuen moda, bere 50ak ospatzeko sekulako jaia antolatuta, EEBB eta Irlandatik etorritakoak eta bertako indigenak nahasi. Geroztik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Mundumira eta ibarra

Igarri egin zitzaidan Elorrion bizi naizela, Mundumira eta Ibilaldia aukeran eta bigarrenera joan!. Baina ibarrarentzat garrantzi handiagoa izan zuen asteburu horretan Oñatikoak. Bigarrenean salto ona eman du jaiak, sona zabalagoa hartu du eta kanpotik jendea erakarri. Hori beharrezkoa zaio ibarrari, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Mateoren hortza

Hortz bat atera didate joan den astean, sudur parean gora begira daudenetako bat. Hutsa dirudi, eta arrazoia eman beharko litzaieke blogarion kritiko pipertuei, diotenean huskeriaz betetako egunerokoak besterik ez direla gure blogak. Arrazoia, baldin-eta ez balego huskeria honen atzean Mateoren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Ia dena ondo

Elorrion bertan zenez, Ibilaldira hurbildu nintzen domekan, aspaldiko partez. Eta harrituta gelditu nintzen ikustean nola garatu diren azpiegiturak, nolako teknologia erabiltzen den txosna, puzgarri edo arrisku-kirolen antolaketan. Garabi itzelak gizasemea oso goi igo, eta han goitik salto egiten ikusi nuenean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1