Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Han nintzen

Kanpoan tokatu naiz urteurren egunean, baina 30 urte pasa eta gero, onartuko didazue egun batzuetako berandutzea. Bergarako ekitaldiaz ari naiz, 1976an, Foruen berreskurapenaren alde. Orduko zenbat protagonista bildu dira berriro Bergarako udaletxean. Deigarriena, Patxi Basauriren kasua, Elgetako alkate jarraitzen baitu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Urrezko neskak

Sasoi honetan, bisita ilustrea jasotzen dugu Esteñibarren: Golden bikotea, Paula eta Kontxa, Fatimaren ama eta nirea. Gurekin ematen dute aste bete, elkarrekin paseatuz Gazetan zehar, berriketa baten. Bakarrik bizi dira urte osoan, bata zein bestea, eta elkarren asetu bat hartzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Non du muga Israelek?

Azken 60 urteko errepasoa eginda, zenbaitek pentsa lezake dena continuum bat dela: Israel beti berdin ari dela, etengabe palestinarrak erasotzen, autodefentsaren aitzakian. Baina nire ustez, orain arteko muga guztiak gainditu ditu Nazio Batuetako lau kasko urdin hilda. Kontu ezaguna da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Udako unibertsitatean

Astelehena da eta Iruñean nago. Udako Euskal Unibertsitateak ekarri nau nafar guztion hiriburura, aspaldiko partez. Duela ia 30 urte ere izan nintzen, osasunaren antolaketaz hitzaldia ematen, Larraona egoitzan. Hiru hamarkada geroago ikasle nator, euskararen erabilera sustatzeko mintegira, lan berriak bultzatuta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Totxo zatarrak

Arrasate atontzen ari da bere itxuraren adierazle nagusi izango den espazioa: Biteri plaza. Zatika sortua da eta zatikiz osatua egon da urte luzez. Baina lurpeko aparkaleku handia egiteak lur gaineko espazio bakarra bistaratu du. Eta harritu egin gaitu haren tamaina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Eta mitoa haragi bihurtu zen…

Garai bateko Mundo joven edota Salut les copains bilakatzeko arriskua somatzen hasia nago, horrenbeste musika Piperrautsan. Baina zer nahi duzue, uda da eta kortxeak dabiltza non nahi. Kontua da atzo Zurriolan nintzela, Kursaaleko gradetan, sarrera ordainduta. Eta inguruan dezepzioa somatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

AINTZINA jaio da

Ez da maiz gertatzen musika talde baten jaiotza bizi izatea. Niri larunbatean gertatu zitzaidan, Musikaire jaialdietan, Gazetako ermitaurrean, Aintzina taldearekin. Alan Griffin (haizezkoak), Zigor Sagarna (ahotsa, baxua, panderoa), Arkaitz Miner (bibolina, mandolina) eta Pepe Otxandorena (bouzoukia). Duela hiru bat hilabete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

40 urtez ikasten

Musikairen izan genuen Benito Lertxundi, domeka gauean. Elorrioko parking handiari zati bat kendu eta 1.000 lagunentzako tokia zegoen prest. Baina ez zen nahikoa izan, jendea ezin kabitu eta hesia ireki behar izan zen. Ez dut horrelako arrakastarik ezagutu aurreko zortzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Rosaren kioskoa

(Ezlekuan idatzi nuen zutabea eta han gelditu zitzaidan, gaur berreskuratu dudan arte. Joan den ostiralekoa da) Mariano Ferrerek Rosi zuen bezala, nik badut lagun bat Rosa izenekoa, prentsa saltzailea. Nire Rosaren kioskoa ez dago Donostiako Abenidan baizik Arrasateko Garibai kalean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Rikardo Arregi sarian

Iaz idatzi nuen Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaz (RAKS). Aurten laugarrenez epaimahaikide izan naiz eta gaur banatu ditugu 2006ko sariak, Andoaingo Bastero kulturgune bikainean. Aurtengo palmaresa ondokoa izan da: Kazetari Gaztea Saria (3.000 €): Ekaitz Agirre (Berria) Epaimahaiaren Sari berezia (4.000 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina