Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Mezularia IV

Egun seinalatuan -gaur- itzuliko dira tertuliak Mezulariara, Euskadi Irratian. Laugarren denboraldia du dagoeneko saio honek eta, audientzia datuen arabera, osasuntsu dago: maiatzeko EGMk 15.000 entzule eman zizkion bataz beste, aurrekoaren aldean nabarmen gehiago. Norbaitek esango du ez direla asko, 600-800.000 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Ikasturte politikoa

Abuztuak ez du utzi emaitza apartekorik, Batasuna legeztatzeko eta presoak hurbiltzeko aurreikuspenetan. Blokeoa aipatu ere aipatzen da ezker abertzalearen aldetik, Espainiako gobernuak kontrakoa adierazten duen bitartean. Balego eta balitz, hauteskundeetarako mugimenduak hasi dira: EAren gerri kolpea ‘printzipioz’, Batasunaren gerri tentea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Baserritar bi kapitalean

Urtean bizpahiru aldiz egiten dugu, joan den larunbatean azkenekoz: egun bat aurrez izendatu, guapo-guapo prantatu eta egun pasa joaten gara kapitalera, hiri giroak ere badirela gogoratzeko. Han, bereziki, paseatu egiten dugu, alde guztietara begira adi-adi, sarritan aho zabalik. Ez da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Itzulerako ajeak

Hemen zarete berriro, oporretan joandakoak bueltan. Batek ametsa bete du, ikusi du desio zuen parajea, konpainia egokian. Besteak, tramitea bete: tropelean joan, artaldean egon eta tropelean itzuli. Izango zen dezepziorik ere, itxaro zena aurkitu ez duenarengan. Oporretan joandakoei buruz bi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Love story

Atal banatan aurkeztu dizkizuet dagoeneko Txuri eta Beltxi. Nire inguru hurbilena osatzeko norbait falta da, ordea: nire bikotekidea, Fatima. Itzalean egoten da gusturen, horregatik bota dut katuena aurretik, bestela ez baitzidan baimenik emango bera hemen ateratzeko. Ez da, haatik, lehen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Lan aldaketaz

Aurreko albistea aspalditxokoa da, baina atzo sartu zen erantzun bat. Zehatzago, galdera bat: Eta zertan da Kutxan izandako lan aldaketa hori, galdetzea atrebentzia handia ez bada? Gaur hasi naiz erantzuten, eta sistemak ez dit onartu. Nonbait epe bat dago galderantzunetarako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Mahats urte eskasa

Iaz mahatsaren kontakizuna arretaz jarraitu zuenak, honezkero igarri du aurten ez dagoela apenas aipamenik. Arrazoia oso sinplea da: urte eskasa doa, mahats asko galdu da, dagoeneko. Eta ez Esteñibarren bakarrik, Bizkaia aldean arazo asko dago, Gipuzkoan ez dakit. Gorrin eguraldia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Cat story (II)

Txuri sei hilabeteko katueme gaztea zela, inguruko katu beltz bat hasi zen gurean agertzen eta halako batean harrapatu zuen gure dontzella. Familia handia etxaurrean bazkaltzen ari ginela harrapatu ere, denon bistan. Txortaldi laburraren amaieran, Txurik ohiko karraxia bota zuen eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Cat story

Umetan, ustez lagun nuen txakur batek kosk egin zidan eskumuturrean. Harrezkero, ez dut inongo zaletasunik izan animaliekiko… Esteñibarrera iritsi nintzen arte. Xaguak zeudela eta katakume bat ekarri ziguten, Rubio. Halabaina, hilabete egin orduko auto batek zapaldu zuen eta lehertu. Eta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Joan dira

Astebete gurekin pasata, itzuli dira bakoitza bere etxera gure urrezko neskak. Konforme ibili dira eta konforme joan. Eguraldia portatu egin zaigu: bero handirik ez eta, tarte pare bat kenduta, ateri. Ahal eta nahi adina egin dute paseoan eta etzanean; apetitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina