ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Irismena, onarpena, eragina
Argia, 2015.03.01 Euskal hedabide asko –tokiko gehienak- euskararen aldeko mugimenduaren bultzadaz sortuak dira eta hizkuntzaren normalizazioan eragitea dute lehentasun. Ondorioz, ahalik eta unibertsalen bihurtzea da haien helburua: zenbat eta herritar gehiagorengana iritsi, orduan eta euskarari mesede handiagoa. Arrasate Pressek jarri … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Etxerat Lehendakaritzan
Harrigarri egin zitzaidan atzo lehen aldia izatea Lehendakaria presoen senideekin biltzen zena. Eta horrela adierazi nuen Radio Euskadiko Boulevard saioko tertulian (grabazioa ez dago EITB nahieran) Aldiz, tertuliakide batek salatu egin zuen bilera, elkartearen zilegitasuna bera zalantzan jarriz, eta hor … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
San Tejero
Beasaingo Tantai brikodendan nengoen gaur 34 urte, arratsaldez Tejero Madrilgo Gorteetan sartu zenean. Tantai aroztegian egiten nuen lan Lazkaon, baina egun batzuk lehenago lan istripu bat izan nuen eta, arotz zailduari dagokion moduan, atzamar baten punta oparitu nion zepilladora txikiari, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Villalabeitiaren soldata eta pH kontu txiki bat
Kritika hau egin didate joan den astean REn Boulevard saioan esan nuenagatik Kutxabank-eko Villalabeitia presidente berriaren soldataren harira (esandakoa entzungai hemen 48:00 minututik aurrera) Nire argumentazioaren funtsa hau da: profesional batek merkatuan jasotzen duen ordaina kontuan hartu beharreko erreferentzia da … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
61 urte
Argazkian, 3/4 urteko mutiko nintzela, Irizar enpresaren ekitaldi batean. Zutik aurreratuta, aita Migel Mari. Gaur (otsailak 10, 2015) betetzen ditut hirurogeita bat urte. Eta apirilean beteko dira lau Kutxarentzat lan egiteari utzi niola. Lau urte ederrak izan dira, beteak. Besteak … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
7 iruzkin
Topaldian gozatu
Atzo egun osoa eman nuen Durangoko Landakon, Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Topaldian. Goizeko 9:00etan hasi eta ilunabarreko 18:00ak arte, egitarau trinkoa. Eta hala ere gozatu egin nuen antolakuntza onarekin eta edukien kalitatearekin. Bereziki txunditu ninduen Lorea Agirreren ekarpenak ‘Hizkuntza, kultura, elikadura, sormena’ … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
2 iruzkin
Toki komunikabideen olatua
Gaur aurkeztuko da Algortan Hiruka komunikazio egitasmo berria, euskaraz eta Uribe Kostarako. Aipagarria izateko baditu gutxienez bi arrazoi: alde batetik, lehendik zeuden hiru hedabide edo egitasmo bateratzetik sortu da -UK, UKberri.net eta Justuri irratia- eta bateratzeak berez dira albiste on … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Euskal euroeskualdea?
Euskal Herria gero eta urrunago ikusten dugu bere lurraldetasun osoa hartuko lukeen egitura juridiko aitortu bat izatetik. Hiru errealitate administratibo ditugu eta dagoeneko onartzen hasiak gara horietako bakoitzak bere bidea eta bere erritmoa izango duela aurrera bidean. Gehienez ere amesten … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Podemos-en nazionalismoa
Bertute ugari ikusten dizkiot Podemos indar politiko berriari. Esaterako, ni espainola banintz ia bere horretan sinatuko nuke Gemma Ubasart ordezkariaren honako artikulua. Baina Podemos mugimenduak badu euskaldunontzat jaiotzazko bekatua: Espainian jaio da eta Espainiarako. Orain Madrildik estatura hedatzen ari da, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
2 iruzkin
Irmotasuna
Boladan ugaritu egin dira gurean diskurtso irmoaren zaleak. Zapalkuntza aipatzen dute eta boterea. Eta salatzen dute irmo ez direnek –ez garenok- zapalkuntza horren aurrean erakusten duten –dugun- mendekotasuna, adorerik eza botere borrokari erantzuteko. Eta erreskadan datoz sedukzioari mespretxua, progresibotasunaren tranpa … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
7 iruzkin