ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Ttakun ttakun
Zine zalea naizen arren, ez diot segizio apartekorik egiten Donostiako Zinemaldiari. Aurten, ordea, Garazi ilobak parte hartzen zuela film batean eta ikustera joan ginen senitartean. Nomadak Tx du izena eta erabat hunkigarri egin zitzaidan. Oreka Tx taldeko txalapartariek bost bidaia … Jarraitu irakurtzen
Hamaika ikusteko
Atzo onartu zuen Eusko Jaurlaritzak toki telebistak arautzen dituen legea. Eta duela aste batzuk aurkeztu zen Hamaika enpresa, toki telebistak euskaraz sortzeko. Legearen entretelak ez ditut ezagutzen. Badakit, ordea, motz samar gelditzen dela hizkuntza gaietan, ez baitu bermatzen eskualde bakoitzean … Jarraitu irakurtzen
Lander ETB2an
Historia humanoa iragarri zuen Teleberriko aurkezleak. Eta irudietan ikusi genuen Lander, hiru urteko mutikoa, ikastolan sartzen ikasturte hasieran. Ohikoa izan zitekeen, baina zerbaitek bereizi egiten zuen historia: Lander itsua da. Eta, bizpahiru minutuz, bere aitak, andereñoak eta irakasle bereziak azaldu … Jarraitu irakurtzen
Gatzaga blues
Arrasate-Gasteiz busez egitea tokatu zait berriki. Eskoriatzan Gatzagako bide zaharra hartu zuenean ikusmina piztu zitzaidan, ea nola moldatzen zen ibilgailu tzarra bide estu eta bihurrian. Eta oso txarto moldatu zen. Auto batekin gurutzatzen zen bakoitzean, gelditu eta maniobra adostu behar. … Jarraitu irakurtzen
Erromako gizon zuria
Uso bat ba omen du lagun, buru gainean jartzen zaiona gai garrantzitsuetan ez dezan akatsik egin. Usoa oporretan dagoenean, ordea, gizon arrunta bihurtzen da, akasduna. Oraingoan bezala. Egunotan, Erromako gizon zuriak asaldatu eta sutu egin ditu Asia aldeko gizon bizardunak: … Jarraitu irakurtzen
Iñigoren ahalegina
Euskaldun agoniko ugari ezagutu dut inguruan. Hil hala bizika ari dira uneoro, egun bakoitzean irabazi behar izaten dute euskaldun gisa esistitzeko eskubidea. Eta egun guztiak ez direnez domeka, asko sufritzen dute euskaldun agonikoek, iraun nahi eta ezinean. Badira bestelako euskaldunak … Jarraitu irakurtzen
Aizpeolea, Apostúa eta Tácito
Aspaldi samar, Imanol Muruaren blogean hau irakurtzean, lotura egin nuen Luis R. Aizpeolea eta transizio garaiko Espainiaren artean. Erantzunean, Imanolek galdetzen zidan Tácito taldeari buruz, baina oso berandu irakurri nuen galdera eta han gelditu zen kontua. Handik egunetara, buruan flash … Jarraitu irakurtzen
Autobusez hara eta hona
Probatzekotan naiz Debagoieneko autobus zerbitzu berria. Aurrez, esan dezaket sekulako aurrerapausoa dela, bai ibar barneko loturak areagotzeko, eta bai ibarra lotzeko inguru eta hiriburuekin. Ez gara orain hasiko ea zergatik ez den lehenago egin; iritsi da eta konforme. Espero dut … Jarraitu irakurtzen