ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Eskoriatza berriro
Bere garaian eredugarri izan zen Eskoriatza herriaren ekarpen bateratua, herria zeharkatzen duen autopistaren kalteak murrizteko. Hain ondo egin zuten lan, Aldundiak onartu egin zituela hainbat proposamen, proiektua hobetze aldera. Gero etorri ziren arazoak, proiektua gauzatzeko orduan. Bidegik ez zion Aldundiak … Jarraitu irakurtzen
Gaur jai?
Nire enpresak errespetatu egiten ditu egutegi ofizialeko jaiak eta nik ez daukat hori aldatzerik. Beraz, Espainiak bere konstituzioaren eguna ospatzen duen honetan, neuk ere jai daukat. Berez, lege baten urteurrena ospatzea bezain inozo iruditzen zait laupabost egun jai hartzea duela … Jarraitu irakurtzen
Norberak sinetsi behar
Hilabete batzuk eman ditut Debagoienak kultur eta gizarte arloan dituen aukerak aztertzen. Herriz herri baino goragoko mailan, hiriburuetan aurki daitekeen zenbait eskaintzaren pare. Aukera onak daude: arte erakusketa, goi mailako musika klasikoa, literatura, gazteen aisialdia… Posible da lankidetza sareak eraiki … Jarraitu irakurtzen
Ke arteko eguna
Arnedillon izan nintzen atzo, kea egiten. Badira ia 20urte lehen aldiz joan nintzela, bainuetxeak erakarrita. Lehen urte hartan lagunak egin nituen, eta geroztik haiek bisitatzera joaten naiz sarri, bainuetxera barik. San Andres da Arnedilloko patroia, eta atzoko egunez ohitura kuriosoa … Jarraitu irakurtzen
Toki telebista publikoak
Gizakion aurrerapausoak beti egon dira lotuak erakundeen ardura publikoekin. Osasuna, hezkuntza, erretiroa, argindarra, ura edo eskubide zibilak ez dira orokorrak izan harik eta erakunde publikoek eskaini dituzten arte. Informazioarekin, beste horrenbeste. Are gehiago, euskarazko informazioarekin. Erakunde publikoen erantzukizuna da herritarroi … Jarraitu irakurtzen
1976: nire lehen mitina
Atzealdean arkatzez dago idatzia: Arechavaleta, 21 de nov. 1976. Eta gero boligrafoz: Mikel Irizar, gazteriaren izenean hizketan. Ba bai, neu naiz mitinlari, duela 30 urte. Eta ordurako pulpituan. Ondoan dut Txillardegi, eta mahaiaren erdian daude –ezagunenak aipatzearren- Andoni Kaiero (unibertsitate … Jarraitu irakurtzen
Iluntasuna
Berezkoa da iluna, argirik ezean ageri da. Eguzkirik ez balitz, betirako geundeke ilunpean. Iluna berezkoa bada, argia dugu lorpen edo mirari. Egun argiz garatzen gara, eta egun argitsuan alaiago. Agian areago ere bai. Aldiz, ilunabarrak malenkonia eragiten digu; argi galduaren … Jarraitu irakurtzen
Titin eta don Augusto
Atzoko partida ikusgarriari begira, jarraipen subjetiboa egin nion Titinen jardunari, Aimar apur bat ahaztuta. Izan ere, Triciokoak 38 urte egingo ditu urte hasieran eta ikusi egin behar da nola mugitzen den frontoian, oraindik ere. Seguruenik, Titin ez da atleta apartekoa, … Jarraitu irakurtzen
Bertsoetan erantzuna
In vino veritas dio esaldi zaharrak, mozkorra egiatan ari dela beti. The answer is blowin’ in the wind idatzi zuen kantari zakarrak, erantzuna haizeak duela beregan. Nik bertso baten aurkitu dut argia, joan den astean Zutabek sortutako zalapartan neure burua … Jarraitu irakurtzen
L’ efecte Roma
Analisi bikaina irakurri dut Vilaweb albistegian, Kataluniako hauteskundeen ondorengo egoerari buruz. Ohiko topiko eta errazkeriak alboratuta, interpretaziorako hari mutur interesgarriak eskaintzen ditu. Guztiak dira gurera ekartzeko modukoak, baina bat bereziki: l’efecte Roma deitu dutena, Italiako parlamentu zatikatua gogoan. Katalunian ere, … Jarraitu irakurtzen