Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Euskalerria irratia

Distantzian sentitzen nuen hurbil Iruinerriko irrati euskarazkoa. Entzun ez, baina tokatu zait harremanen batzuk izatea hangoekin. Eta miresgarria iruditzen zait egiten ari diren ahalegina bizirauteko, egoerarik aldrebesenean, lizentziarik gabe. Duela hilabete gutxi, deitu egin zidaten eta kolaborazio bat eskatu. Mikel … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Anoetan atletak

Txoko honetara hurbiltzen denak badaki nekez aurkituko duela futbol konturik. Zergatik orain bai? Ba, inguruan bekozko ikusten dudalako jendea, areago Donostian lan egiten dudanetik. Gaur zioen lagun batek, inoiz ez duela lehen mailan iraun sasoi honetan Realak oraintxe dituen puntu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Beste urte bete

Urteak bete ditut atzo, 53. Urte bat gehiago naiz, atzoz geroztik. Horrela esanda, adinak erantsi egiten dio pertsonari zerbait: honi, jakinduria; hari, esperientzia; besteari, patxada… Denoi zerbait. Urte asko dituenak, zaku bete bizi dauka barrenean, birziklatzeko eta goxatzeko. Beste urte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Arrasate gainbehera

Ia 300 biztanle galdu ditu Arrasatek iaz, Gipuzkoako herrien artean galerarik handiena. Bi mila biztanletik gora ditu galduak, azken hamar urtetan. Une bateko kontua ez den seinale. Izango dira etxebizitza garestiak, eta inguruko herrietarako joera. Aipatu da herritarren bizi-maila, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Garzon bueltan

Aspalditxo etorri zen -EEBBetatik bueltan- gure andaluza, (epaile ona zala-ta, zakurraren putza, diosta belarrira bertso-memoriak). Harrezkero, Garzonek beste buelta bat ere hasi du, emeki bada ere: muturretik normaltasunera doana, hain zuzen. Oso adierazgarri egin zait joan den astean super-epaileak argitaratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gerry miresten dut

Oraintsu jakin dut Sinn Féinek onartu egin duela Ipar Irlandako polizia; eta, horrela, azkenetako oztopo bat desagertu dela hango gobernua berriro indarrean jarri eta bake prozesua burutzeko. Kristoren poza hartu dut. Jenio bizikoa banaiz ere, biolentzia gorroto dut errotik, pentsatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Etorkizuna zor

Sasoi honetan beti jaio izan da jende asko: gure etxean, bederatzitik lau ginen urtarrila edo otsailekoak. Oraintxe ere, baditut jaioberriak inguruan. Horietako baten aitak azaldu zidan, ez aspaldi, bere kezka seme berriaren etorkizunaz. ‘Zer utzi behar diegun hauei…’, alegia. Egoera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Foroetako zalaparta

Ez da kontu berri-berria, irratiak aspaldi ari dira telefonoa zuzenean irekitzen, entzuleen iritzia jasotzeko huntaz eta hartaz. Horrez gain,  irrati-telebistetan ikaragarri ugaldu dira tertulien formatua eta orojakileen espeziea (neroni bat izaki, zozoak beleari?) Baina, Internetek sortu du iritzia emanez edonork … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Kolpez kolpe

Bigarren kolpea jo du Danbaka lehiaketak. Aurtengo finaleko hiru taldeak oso ezberdinak ziren elkarren artean, aurrekoan baino alde handiagoekin. Amaitu ziren garai uniformeak, askatasunean libre dabiltza musikariak, entzuleon onerako. Irabazlea, Aby-Kem, oso indartsu ikusi nuen. Entzutea, beste gauza bat da: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Contra Franco…

Franco hil berritan, joandako garaien penatan zeudenek lelo argia asmatu zuten: Con Franco vivíamos mejor. Fatxa arriskutsuak begi ertzetik zelatatuz, progre ezkertiarrek aurrera egin zuten… harik eta arazoak iritsi ziren arte. Batzuk agintearen erotika probatu zuten eta haren limurkerietan katiatu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin