ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Mozioa
Lehen mozioa -etikoa omen- 24an izango da Arrasateko udalean. ANVk egin lezake orain artekoa baino zerbait gehiago: bere estatutuak gogorarazi. Hala ere ez luke ekidingo bigarren mozioa, baina bai nabarmenduko jadanik gaitzespenarena aitzakia besterik ez dela. PSEri aukera egokitu zaio … Jarraitu irakurtzen
Pulpitorik ez
Asteburuan asaldatu egin ninduen Ana Iribarren jarrerak Legebiltzarrean. Gregorio Ordoñez senar erahilari oroitarria jartzeko ekitaldian, senperenak eta bi bota zituen. Ibarretxeri esandakoak ez ziren preziso epelak -koldar ere deitu zion-, baina onartezina iruditzen zait esaldi hau: ‘ETAren helburu politikoekin bat … Jarraitu irakurtzen
Adreilua eta patua
Goienkaria, 2008.04.04 Arrasaten pisua erosteko ordua etorri zitzaidanean, oso garesti zeuden eta sasoirako sekulakoa zen prezioa ordaindu behar izan nuen. Handik zazpi bat urtera saltzea tokatu zitzaidanean, krisi galanta egokitu zen parean eta nekez lortu nuen kostatutakoa berreskuratzea, parra egitea. … Jarraitu irakurtzen
Azahar eguna
Goienkaria, 2008.03.28 Aberri eguneko eguerdian ari naiz idazten, negu giroan hiru bilkura politiko ezberdin egiten ari diren unean. Negua ez dago egutegian –udaberrian sartuak bai gara-, ezta bakarrik termometroan edo elur usainean. Une gorria, negukoa, bizi dute balizko aberriak eta … Jarraitu irakurtzen
Innobasque politikan
Goienkaria 2008.03.14 Egoera bihurriak utzi ditu igandeko hauteskunde saioak Hegoaldean. Espainiako aginte banaketari dagozkion korapiloak joango dira askatuaz hurrengo asteetan. Eta hor hartuko zaio lehen traza legealdiko jardunari. Batez ere, zein Zapatero ikusiko dugun hurrengo hilabeteetan. Gure bihurriak zuzentzen zailagoak … Jarraitu irakurtzen
Nahiago
Goienkaria, 2008.03.08 Askozaz nahiago nukeen, domekako hauteskundeetan aukera guztiak baleude lehian eta nahi duen orok botoa emango ahal izango balu, emaitzen kalitatea hobetuz. Normaltasun erlatibo baten adierazle ere izan zitekeen, hau da, demokrazia inperfektuaren baitan agintariek eutsi egiten diotela disidentzia … Jarraitu irakurtzen
Trena galtzen
Europar Batasuna sei estatuk sortu zuten, eta 80. hamarkadan bazituen hamabi kide, tartean espainiar estatua. Ordukoa da Euskadi 13. kidea izango zenaren iragarpena, superstizioaren aurrean bulartsu ageri zen herriarena. Bi autonomien ondoren, estatua lortu eta Europan sartu. Harrapazak! Ordutik honako … Jarraitu irakurtzen
Hizkuntzak enpresaren kulturan
Bat soziolinguistika aldizkaria, 2008ko otsaila Soziolingüistika Klusterrak argitaratzen duen Bat aldizkariak eskatuta, hausnarketa egin nuen negu sarreran Gipuzkoa Donostia Kutxan urte betez egin dudan lanaz, Hizkuntza Plangintzaren arduradun gisara. Jarritako neurri luze samarrak behartuta, atondu egin behar izan nituen ideiak … Jarraitu irakurtzen
Obamania
Hasieran aitortuko dut: neu ere harrapatu nau Barack Obamaren aldeko uhin indartsuak. Duela pare bat urte erreparatu nion, eta gustatu zitzaidan zioena, eta hori bezainbat esateko moldea. Kanpainan sartu zenean ilusioa piztu zidan fedea baino gehiago, hain seguru ageri zen-eta … Jarraitu irakurtzen
Gizona bere heldutasunean
Argia, 2008.02.24 IzenaHamalau urterekin -gaur baditut berrogei gehiago- hartu nuen erabaki bat garrantzitsua: ordura arteko Migeltxo aurrerantzean Mikel izango zen. Errieta egin zidan maistra karlista batek Tolosako eskolapioetan, azterketak izen ilegalez sinatzen hasi nintzaionean, baina seguruenik maistraren petralkeriak indartu besterik … Jarraitu irakurtzen