Egilearen artxiboa: piperrautsa

Irismena, onarpena, eragina

Argia, 2015.03.01 Euskal hedabide asko –tokiko gehienak- euskararen aldeko mugimenduaren bultzadaz sortuak dira eta hizkuntzaren normalizazioan eragitea dute lehentasun. Ondorioz, ahalik eta unibertsalen bihurtzea da haien helburua: zenbat eta herritar gehiagorengana iritsi, orduan eta euskarari mesede handiagoa. Arrasate Pressek jarri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Etxerat Lehendakaritzan

Harrigarri egin zitzaidan atzo lehen aldia izatea Lehendakaria presoen senideekin biltzen zena. Eta horrela adierazi nuen Radio Euskadiko Boulevard saioko tertulian (grabazioa ez dago EITB nahieran) Aldiz, tertuliakide batek salatu egin zuen bilera, elkartearen zilegitasuna bera zalantzan jarriz, eta hor … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

San Tejero

Beasaingo Tantai brikodendan nengoen gaur 34 urte, arratsaldez Tejero Madrilgo Gorteetan sartu zenean. Tantai aroztegian egiten nuen lan Lazkaon, baina egun batzuk lehenago lan istripu bat izan nuen eta, arotz zailduari dagokion moduan, atzamar baten punta oparitu nion zepilladora txikiari, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Villalabeitiaren soldata eta pH kontu txiki bat

Kritika hau egin didate joan den astean REn Boulevard saioan esan nuenagatik Kutxabank-eko Villalabeitia presidente berriaren soldataren harira (esandakoa entzungai hemen  48:00 minututik aurrera) Nire argumentazioaren funtsa hau da: profesional batek merkatuan jasotzen duen ordaina kontuan hartu beharreko erreferentzia da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

61 urte

Argazkian, 3/4 urteko mutiko nintzela, Irizar enpresaren ekitaldi batean. Zutik aurreratuta, aita Migel Mari. Gaur (otsailak 10, 2015) betetzen ditut hirurogeita bat urte. Eta apirilean beteko dira lau Kutxarentzat lan egiteari utzi niola. Lau urte ederrak izan dira, beteak. Besteak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 7 iruzkin

Topaldian gozatu

Atzo egun osoa eman nuen Durangoko Landakon, Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Topaldian. Goizeko 9:00etan hasi eta ilunabarreko 18:00ak arte, egitarau trinkoa. Eta hala ere gozatu egin nuen antolakuntza onarekin eta edukien kalitatearekin. Bereziki txunditu ninduen Lorea Agirreren ekarpenak ‘Hizkuntza, kultura, elikadura, sormena’ … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Toki komunikabideen olatua

Gaur aurkeztuko da Algortan Hiruka komunikazio egitasmo berria, euskaraz eta Uribe Kostarako. Aipagarria izateko baditu gutxienez bi arrazoi: alde batetik, lehendik zeuden hiru hedabide edo egitasmo bateratzetik sortu da -UK, UKberri.net eta Justuri irratia- eta bateratzeak berez dira albiste on … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskal euroeskualdea?

Euskal Herria gero eta urrunago ikusten dugu bere lurraldetasun osoa hartuko lukeen egitura juridiko aitortu bat izatetik. Hiru errealitate administratibo ditugu eta dagoeneko onartzen hasiak gara horietako bakoitzak bere bidea eta bere erritmoa izango duela aurrera bidean. Gehienez ere amesten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Podemos-en nazionalismoa

Bertute ugari ikusten dizkiot Podemos indar politiko berriari. Esaterako, ni espainola banintz ia bere horretan sinatuko nuke Gemma Ubasart ordezkariaren honako artikulua. Baina Podemos mugimenduak badu euskaldunontzat jaiotzazko bekatua: Espainian jaio da eta Espainiarako. Orain Madrildik estatura hedatzen ari da, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Irmotasuna

Boladan ugaritu egin dira gurean diskurtso irmoaren zaleak. Zapalkuntza aipatzen dute eta boterea. Eta salatzen dute irmo ez direnek –ez garenok- zapalkuntza horren aurrean erakusten duten –dugun- mendekotasuna, adorerik eza botere borrokari erantzuteko. Eta erreskadan datoz sedukzioari mespretxua, progresibotasunaren tranpa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 7 iruzkin