Lehen aldiz kale

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

2000. urtean jaio zen GOIENKARIA, udazkenean.
Eta handik lasterrera proposatu zidaten azken orriko zutabea idaztea astero,
hasieran luzeago, gero laburrago. Beraz, izango dira zortzi bat urte honetan
ari naizela, astea joan eta astea etorri.

Eta joan den astean egin dut lehen aldiz kale. Orain baino lehen izan dira
azken-azken orduan idatzitako zutabeak, IruƱerriko errotatiban alea sartzeko
unean zalapartaka erdituak. Baina beti iritsi izan naiz. Orain arte.

Sanjose jaiarekin despistatu nintzen. Asteazken iluntzean idatzi nuen zutabea,
beste askotan bezala, eta bidaltzerakoan aurkitu nituen eskaera mezuak, orduak
pasa ahala gero eta larriagoak. Telefonoan ere aurkitu nituen gero arrastoak,
baina horiei kasu egiteko betarik ez nuen izan oraindik garaia zenean, laneko
zurrunbiloaren erruz. Kontua zen jaiarengatik alearen kaleratzea aurreratu egin behar izan zutela bezperara. Eta zutabea ordu batzuk berandu iritsi zitzaien..

Gera bedi jasoa bekatuaren aitorpena eta barkamen nahia. Datorren
egubakoitzean, ohi bezala.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude