Orhipean, etxemira

Goienkaria, 2010.09.17

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Mundumira jaialdia ezagutzen dugu Debagoienean, munduko kultur adierazpenak
gureekin uztartzen dituen ekimen ibiltaria. Eta arrakasta erdietsi du, behar
dugulako etxeko leihoak ireki mundua ezagutzeko; garaia arnastu, ikuspegia osatu
eta izaera aberasteko.

Beste aldera, neurri berean behar dugu etxekoa
ezagutu, mundumira bezainbeste etxemira ibili; iraganaz jabetu eta nortasuna
sendotu munduan suelto ibiltzeko, izaeraren txapela buruan. Horretara dator
asteburu honetan Bergarara beste jaialdi bat, Orhipean izenekoa. Durangoko
Landakon egin zenean ikusi nuen eta bikaina iruditu zitzaidan, euskal
unibertsoaren erakusle aberasgarria, iragan gaurkotuaren plaza atsegina. Ondo
pasatzeko aukera, burua janzten dugun bitartean.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude