Aurrezki kutxa versus bankua

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Bizi dugun krisia finantza sisteman azaleratu
zen eta oraindik ere esparru horretan ari da jokatzen neurri handian. Ondorioz
auspotu egin da bankuen aurkako sentimendua hiritarrengan, baina txingar hori
oso aspaldikoa da eta ez da inoiz itzali, ez zituzten alferrik judutarrak
Espainiatik kanporatu batez ere lukurrerian aritzen zirelako.

Akats handia iruditzen zaidana da sentimendu
horretan aurrezki kutxak ere sartzea. Izan ere, hauen izaera guztiz bestelakoa
da. Ikus dezagun.

Norenak dira aurrezki kutxak? Kutxen agintari guztiak hautetsiak dira: erdiak udal eta foru
hautetsien ordezkariak dira; beste ia erdia bezeroen ausazko ordezkariek
hautatzen dituzte  beren artetik;
eta azken ondartxoa langileei dagokie, hauteskunde sindikalen emaitzen arabera.
Kutxak ez dira administrazioa, baina ezin esan interes pribatukoak direnik.

Norentzat ari dira aurreki kutxak? Akziodunik ez dagoenez, Kutxetan ez dago dibidendu pribaturik.
Irabazien portzentai bat  -% 25 eta
30 artean- dibidendu sozialera bideratzen da, Gizarte Ekintzaren bidez eta
gainontzeko guztia aurreztu egiten da. Horrek egin ditu Kutxak erakunde sendoak.

Antolaketa eredua, beraz, ondo gizatiarra da eta asko du
autoerakuntzatik. Urteetako kudeaketak eredua bihurritu badu, goazen hori
zuzentzera, baina ez dezagun eredua bera hankaz gora jarri eta ez ditzagun kutxak
bankuen zaku berean sartu. Hiritar moduan ez zaigu komeni.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude