Fellini eta blogariak

Nire bizitza markatu duten filmen artean Felliniren Amarcord izango da nabarmenena. Pasarte gogoangarri asko ditu, eta gaur bat aipatu nahi dut. Herriko mutiko koadrilak badu, beste batzuren artean, onanismoan elkarrekin aritzeko ohitura. Eta bainuetxe atzekaldean jartzen dira guztiak ilaran, bakoitza bere kanpaia joaz, eta txandaka oihukatuz musa ezberdinen izenak: La Gradisca! (herriko emakumerik deigarriena) edota La stancaia! (tabako saltzaile bular erraldoiduna).

Zergatik ote da, Sigmund maitea, irudi hau lotzen dudala blogarion jardunarekin?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Fellini eta blogariak-ri

  1. egilea: Patxi

    Eta nola leike inork klinex-ik ez izatea? Ajolagabe koadrila?

  2. egilea: Jabi

    Nik ere “gogoan dut” (amarcord euskaraz) inoiz ikusi ditudan filmik gogoangarrienetakoa baita. Euskal Herrikoa izan arren empatiaz ikusten ditut gauza batzuk, herri txiki batean hazi nintzelako eta oso film ederra delako, onirikoa, satirikoa… Berriki jaitsi nuen eMuletik eta tamalez italiera hutsean zen, azpititulurik gabe.

    Blogariok (eta filmeko gazteek ere), bederen, bakarka barik lagunartean botatzen ditugu gure… Gure hazia ere ari gara… Botatzen? Ereiten, espero dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude