Lau katu eta bigarren!

Ez dakit teknofobo ote naizen, baina bai arrotz samar sentitzen naizela teknofiloen artean eta hotz antzean uzten nauela azken katxarritoaren merkaturatzeak.

Horregatik azaldu nahi duk gaur nire lilura erabatekoa, Gariren proposamenak izan duen arrakastaren aurrean. Nahikoa izan da lau katuok biltzea gidari onaren atzean, zatar uzteko Gipuzkoako Aldundi ahalguztiduna. Zorionak Gari/Joxe, eta animo katu guztiei! Blogari batuak eta ondo gidatuak, inoiz ez gara izango zanpatuak!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Lau katu eta bigarren!-ri

  1. egilea: Gari Araolaza

    eta harrapatu gaituzte.

    Ez da normala egun batean bigarrena egon eta hurrengoan desagertzea. Googlen konturatu dira gure tranpaz itxura batean, eta Joxeren artikulu hori beraien indizetik ezabatu dute. Ez dut ulertzen, jardun normala bait dira horrelakoak (aurretik Bush edo Microsoft-ekin egin izan dira, gurea baino eskala askoz handiagoan…), baina horrela da.

    Snif, snif… 🙁

  2. egilea: mikel

    Beno, behintzat poztu gaitezen lortu dugunaz. Eta erabil dezagun erakusteko Aldundiari izan gaitezkeela mandaeuli gogaikarria, ikusezin moduan tratatzen gaituztenean. Aurrera jarraitzen du planak, edo?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude