Zerotik

Behin Ibarretxek legebiltzarreko koska gaindituta, eta Gernikan zin egin ondoren, hurrengo tramitea zen ezagutzea sailburuen izenak. Aurrez ez zen espero nobedade handirik, nik uste denok hartzen dugula jaurlaritza berria jardunekotzat, eta susmoak diosku kontu garrantzitsuak beste nonbait jorratuko direla.

Hala ere, joan den astean jakin genuen EAk aldatu egingo zituela bi sailburu, Iztueta eta Intxaurraga. Fakturaren bat zuten ordaintzeko, nonbait, eta ez diete barkatu. Hauen ordezkoen artean, bat da arrasatearra, Esther LarraƱaga. Bide luzea darama administrazioan, eta trebatuta iritsi da kargura. Badaezpada, zorterik onena opa diot, ingurumen arloan gauzak ondo egitea denon mesederako izango da-eta.

EAkoena

Mezularian ari ginen honetaz, tertulian, ea beste aldaketarik espero ote zitekeen. Eta nik bota nuen nola gobernu akordioan jasotzen omen den -Ezker Batuaren arabera- AHTren aldaketa, eta nola EAJk hori ezeztatu zuen. Horrela, nioen Amann sailburuari erreparatuko niola bereziki, alegia, hura aldatu ezkero posible izan zitekeela beste aldaketa ere.

Alvarorena

Eta hara non, aldatu egin duten Alvaro, nire pozerako. Orain has gaitezke pentsatzen zertarako behar dugun trena eta, horren ondorioz, nolako trena behar dugun. Eta ez alderantziz, orain arte bezala. Has gaitezen trenaz pentsatzen, aurreiritzi eta morrontza barik. Zerotik.

Zerotik

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude