Aupa Etxebeste!

Arrasaten ikusi nuen domekan. Sarreran, sekulako jendetza. Bergarar asko ezagutu nuen, filmean herria ikustera etorrita. Batzuk beraien burua ere bai.

Antolaketa eskasa, Amaian. Sarrera hartzeko, sekulako ilara. Sartzeko, beste horrenbeste. Jarlekuen zenbakiak, gehienetan falta, norberena topatu ezin. Eta hala ere, orduan puntuan filma botatzen hasi, jendea sartzen ari zela. Txarto! Bide batez, ez zegoen euskarazko laburren bat ezagutzera emateko, film luzearen tiradizoa aprobetxatuz?

Beste arazo bat, filmaren soinua. Zuzenean hartua da, eta hasieran kosta egiten zen ezer ulertzea. Gainera, gipuzkera zerratu samarra erabiltzen dute, nonbait graziosoago izate aldera. Hori ere zailtasuna. Eta azpitituluak traba, niretzat behintzat.

Eta, horrekin guztiarekin, asko gustatu zitzaidan filma. Historia ondo josia dago, pentsatu da baliabide gutxirekin egiteko eta ez da gertatzen pobre, aktoreen lana sinesgarria da, errealizazioa txukuna eta musika egokia, probetxuz erabili dituzte Bergarako plaza eta inguruak…

Gustatu zitzaidan emaitza, eta poztu egiten nau egitasmo osoaren arrakastak. Erakusten du ezina ekinez egin daitekeela oraindik, ideia on bat eta ilusio gurdikadak juntatzen direnean.

Eta, seinale onena, zinema lepo beteak txalo jo zuen filma amaitzean. Beraz, aupa Asier Altuna eta aupa Telmo Esnal!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Aupa Etxebeste!-ri

  1. egilea: Stiv Bators

    Amaia Antzokian antolaketa eskasa? Ez al da izango zure antolaketa eskasa? Sarrerak lau egun lenagotik (Ostegunetik) salgai zenituen bertako lehiatilan,bainan azkenengo momenturako usten baduzu ilaran jarri behar,txo!.Zure lantokian askotan jasan beharrekoak bezala ez ta?(Kutxan “antolaketa eskasa”?).
    Ni amarekin arazorik gabe eta ilararik egin gabe sartu nintzen antzokira filma hasi baino 20 minutu lehenago.Beraz,berandu eta ilara egiten sartu zirenak non zeuden? Tabernan akaso?
    Pelikula (Amaian ohitura duten bezala)orduan hasi zelako ere kexaka.Bainan zer uste duzu ,batzuen “antolaketa eskaxa” besteok jasan behar dugula.
    Pelikularen tiradizioa aprobetxatuz,euskarazko film laburren bat botatzia? Ze tiradizioa,Ostiral edo Larunbatekoa (oso jende gutxi joan zen filma ikustera)edo gure “Señoritoa” joan zen Igandekoa?
    Gainera esango dizut Euskal-Herrian egindako euskerazko film labur gehienak (edo danak?),Amaia Antzokian bertan ikusteko aukera izan dudala,eta portzierto,saio hoietan inoiz ez zaitudala ikusi.

  2. egilea: mikel

    Bai aziertoa izan nuela, 1.300 karkatereko zutabetxoan lagun hau hainbeste aldiz haserretzeko!
    Sikiera, pelikula gustura ikusi huen?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude