Matsaren urrezko orrijak

Hamaika esateko ekarri ditu Lauxetaren hamaika poemekin egindako disko/kontzertuak. Azken irakurri dudana, Julen Gabiriak idatzi du, aurrekoena bilduz.

Elgetako kontzertuan, oso deigarri egin zitzaidan Francis Deseoren agerraldia, ezpainak gorri eta kantuan gaizto. Eta fijatu nintzen -zergatik ote?- mahats orria aipatzen zuela kantuan. Hain zuzen, honela dio Jadetsi-ezina olerkiaren hasierak:

Zure mosubak diran laztanak!

eztizko lorak yatzuz espanak.

Larrosa orrein orri ganetan

ibilli nai dot, loreil onetan.

Laztantzen dodaz sasi-lilijak,

eta matsaren urrezko orrijak

Ba, gaur, Esteñibarren, hau aurkitu dugu:

Miren Aranzabal ilobak egin die argazkia mahatsaren urrezko orriei. Thanks, Miren!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Matsaren urrezko orrijak bidalketan

  1. egilea: Xabi

    Bai, azaroan mahatsaren orriek urrezkoak ohi dira. Bada aukera Euskal Herriko kostaldean (Zarautz, Getari, Bakio…) edo barrurago Elorrio, Amurrio, Errioxa…, kolore ederra, eta nola ez, uzta oparoa denentzat.

    “Mitxeletatxu baten antzean
    artega nabil latxin ganian.
    Zeure larrosa politak baña
    ezin laztandu, neska liraña”

    Datorren ostegunean 24-ean, Donostian izango dugu Lauaxetaren Ehungarrenean Hamaika diskaren aurkezpena. Arratsaldeko 8-retan, Printzipala Antzokian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude