Familiaz harro

Zorteko garenok, familiaren babesean jaiotzen gara eta hazten, gure kabuz ibiltzeko gai izan arte. Eta, truke zentzuzkoan, familiak eskatzen digu une bakoitzeko kide ahulenaz arduratzea. Bi zutabe horiek ditu, niretzat, familiarekiko harremanak: babesa eta ardura. Hortik gorakoa, oparitzat hartzen dut.

Eta aste honetan, opari bikoitza egin dit familiak. Imanol anaia Estatu Batuetara joan da, Nevadako unibertsitatean euskal liburutegiaz arduratzeko. Lehia latzean irabazi du lanpostua eta anaiaz harro nago. Eta atzo bertan, Gurutze/Fatimetu arrebari eman diote Euskal Kooperanteari saria, lehendakaritzan, Sahararen alde eman/ematen duena aitortuz. Noski, arrebaz ere harro nago.

Hori bai, beste laurak eta ama ez dauzkat saltzeko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Familiaz harro-ri

  1. egilea: Gari

    Horixe etorri zitzaidan burura, atzo telebistan Gurutze ikusi nuenean.

    Zorionak Irizartarrei!

  2. egilea: Zorionak!

    Baduzu motiborik, bai horixe, harro egoteko Imanolez eta Gurutze/Fatimetuz ez ezik, baita ama Kontxaz eta gainerako guztiez ere. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude