Lan berria

Bihar lan berrian hasiko naiz Kutxan. Hogei urte eman ditut jendaurrean, eta bihartik aurrera arituko naiz zerbitzu zentraletan. Erabat zehazteke dago nire eginkizuna eta nahiago dut ez ezer aurreratzea.

Hau idaztearen motiboa beste bat da. Familiari jakinarazi nion lan aldaketa duela egun batzuk, eta erantzunen artean deigarri egin zitzaidan Maite ilobarena: 52 urte eta lan berria, a ze bitalidadea!

Horrekin gelditzen naiz: 52 urte eta urdailean tximeletak, bihar lan berrian hasten naizelako. Ez da zahartzeko modu txarra!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Lan berria-ri

  1. egilea: Ima

    Urrunera sumatzen zaizkizun bizi-poza eta jakin-mina zure ilobak dioen bitalitatearekin uztartuz gero, ez daukazu ezelango ardurarik, Mikel.Zorte on eginkizun berrietan!

  2. egilea: mikel

    Eskertzen dizut konfiantza, Ima. Lehen eguna luze joan da, baina nire usterik onenak konfirmatu dira. Orain tertulia daukat, kontatuko dizuet.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude