Mundumira eta ibarra

Igarri egin zitzaidan Elorrion bizi naizela, Mundumira eta Ibilaldia aukeran eta bigarrenera joan!. Baina ibarrarentzat garrantzi handiagoa izan zuen asteburu horretan Oñatikoak.

Bigarrenean salto ona eman du jaiak, sona zabalagoa hartu du eta kanpotik jendea erakarri. Hori beharrezkoa zaio ibarrari, bertakoak gelditzea eta kanpokoak etortzea. Jai hau ondo lotu behar da, ibarretik joan ez dadin.

Horretarako, herriz herri ibili gabe, nik “Oñatin”:http://www.oinati.org/ finkatuko nuke. Toki aparta da, ez du parekorik ibarrean. Mundumiraz lehiatu baino, beste herrietan bestelako ekimenak bultzatuko nituzke. Arrasatek garatu lezake erdi aroko azoka, bertakotuz eta hurbilduz ibarreko historiara; Bergarak musika eta ikuskizunekin lotutako zerbait…

Post scriptum: Debagoiendar peto izan daiteke bat, nahiz Ormaiztegin jaio eta Elorrion bizi, baina batzuetan horrelakoak gertatzen dira.

Eta agian kokapenen kontuarekin norbait petralduko zait, baina uste dut egokia litzatekeela. Oso garbi ikusten dut Arrasateko azoka, erdi arokoa, bertakotu egin behar dela (erreketarena, dragoia, errementari dantza…) Eta Bergarak duen ikuskizunerako gaitasuna? Urtero presta dezakete musika espektakulo itzela, baliabideak ematen bazaizkie. Eta zerrenda luza daiteke: Eskoriatzak humanitate gaiak, Gatzagak artisautza, Elgetak magia…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude