Agur, Maria

Aste batzuk pasatu dira baina ez daukat ahazteko. Autoan irratia piztuta neramala, derrepente non entzuten dudan Maria San Gilen ahotsa euskaraz, suelto-suelto. Banekien ikasten ari zela eta, maila on samarra zuen arren –omen-, ez ziola ekiten hitz egiteari oso perfekzio zale delako.

Orain ekin dio, behin horretan behintzat. Eta balio handia du niretzat urratsak. Izan ere, soberan dauzkat aberri eta independentziak, ez badira euskaldun izaeraren bizileku. Eta alferrik dut aitaren etxea, ez badu amaren suak berotzen. Gaur, su hori txingarretan dago, gar handirik gabe. Hain zuzen, hiztun asko izateari darion gar indartsua falta du euskarak.

Horregatik, Maria, eskertzen dizut esfortzua. Politikan ez bada, euskaran batuko gara.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude