Nire hitza

ETBko Sautrela saioak promo kuriosoa ematen du tarteka: hainbat idazle ospetsuri galdetzen dio ea zein den bere hitza, bereziki gustatzen zaion berba. Eta gogoan ditut, agian lehena eta azkena direlako, Bernardo Atxagaren Giotto eta Unai Elorriagaren estarta. Tartean denetik dago, hitz arruntak eta bitxiak. Bada, kasuren batean, pertsonari apenas doakion hitzik ere.

Azken aldiz promoa ikusi nuenean, burua joan zitzaidan hitz gustukoenaren bila. Eta emaitzak neroni ere harritu egin ninduen: urmael da gustatuta naukan hitza. Ez galdetu zergatik, ez baitut erantzunik. Exotikoa delako? Gutxi erabilia? Ezberdina?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Nire hitza-ri

  1. egilea: Iban Arantzabal

    Ez galdetzeko… baina zergatik hori berbioi??

    Neri berba gustatzen jata. Berba egittia be bai, baiña baitta berba hitza be. Bizkaierazkoa gehiaxago gustatzen jata, hitza baiño gehixago. Berba egittiak beti dakar ona… eta gustoko dittut baitta eratorrixak-eta: Berbalapiko, berbaerdi, berbaire, berba zatar, berbako gizona eta andria… Bai, gustoko dot.

  2. egilea: mikel

    Ramon Saizarbitoriari entzun nion idazten hasi zirenean -prehistoria inguruan- liluratuta egon zirela iparraldetik zetozkien euskal hitzekin. Bereziki txunditu zituztela xarmant berbak eta, idazterakoan, aukera bila ibiltzen zirela zerbait xarmanta zela idatzi ahal izateko.

    Nirea ere uste dut halako lilura irrazionala dela, esangurak baino areago erakartzen nautela hitzaren arkitekturak eta soinuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude