Goenkale benetan

Enrike lagun harakinak sarri aipatzen zidan Goenkale: Hor pasetan
dienak ez dittuk badaezpadakuek, zertzuk asmetan dittuen!
Alegia,
sinestezinak egiten zitzaizkiola pertsonaien bueltak eta errebueltak.

Bada, ordea, beste esaldi bat: Errealitateak gainditu egiten du maiz
fikzioa
. Eta hau egiaztatu egin dit senitarteko gertakari batek.

Osaba bat golfo samar izan eta, nonbait, eskuzabal ibili zen
gazteagotan, hazia han eta hemen isurtzerakoan. Eta, gutxienez behin,
hazi horrek bizia piztu zuen eta lehengusina bat jaio zitzaigun,
noizbait nonbaiten. Baina gorde-gordeka ibili dira alde guztiak, eta
azkenean lehengusinak berak aurkitu behar izan du bere jatorria eta
dagokion familia. Duela bi hilabete izan genuen haren berri, eta jakin
gu ezagutzeko irrikitan zegoela. Berehala gonbidatu genuen urtean
behingo lehengusu-lehengusinen bazkarira.

Larunbatean izan zen bazkaria Elorrion eta azkenean ezagutu genuen lehengusina. Oso
momentu hunkigarriak bizi izan genituen, bereziki gutariko hiru neskek
aurreskua dantzatu ziotenean, senitartera ongietorria emateko. Askoren
begiak busti ziren une horretan.

Bide luzearen ondoren, lehengusina iritsi da bere jatorrizko
familiarengana eta poz-pozik itzuli zen etxera, Bartzelonara. Elkartuko
gara nahi bezain sarri, orain eskura gauzka. Niri geratzen zait azaltzea
Enrike lagun harakinari, Goenkalekoak inoiz benetan ere gertatzen direla.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

5 erantzun Goenkale benetan-ri

  1. egilea: Gari

    Zirraragarria!  eta telebistako programa horietako batean jakin duzue elkarren berri? Grazia egiten dit nola Alcobendasen eta Majadahondan bizi diren bi ahizpa nola ez diren 20 urtetan elkartzen, eta telebistako programa horietako bat behar izaten dute elkartzeko.

  2. egilea: mikel

    Hileta bat behar izan genuen, halabeharrezko juntadizoa. Ez ohiko
    giroa, berba jariotsuagoa, eta hari muturra. Handik tiraka, pastela.

    Kasu honetan, belaunaldi baten familia-lotsak eta barne-beldurrak
    zeuden gainditzeko, eta hori posible izan da gazteagoen
    naturaltasunarekin. Gaiotan aurrera goaz, duda barik.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Historia hunkigarria, Mikel. Zorionekoak zuek. Horregatik, eta blog berritua dualako. Oso polita. Besarkada bat.

  4. egilea: A.Miranda

    Bai noski, gai hauetan aurrera goaz. Hunkigarria, eta zuen lengusiƱa ez zen etorri Ameriketatik. Ai, euskal gizartea, hain barneratua daukan ditxosozko famili-lotsa. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude