Nola aldatzen diren gauzak?

Atzoko Pais egunkariak inkesta zekarren Catalunyako hauteskundeei
buruz. Duela hiru urtekoen aldean, apenas aldaketarik. Gertatu direnak
gertatu eta gero! Gogora dezagun.

CiUk atera zuen parlamentari gehien, baina hirukoitzak hartu 
Generalitat-eko gobernua. Nahi zuten ezkerreko politika saio bat egin
eta, bereziki, 23 urtez gobernuan zegoen CiU oposiziora bidali.
Hitzarmen zehatza sinatu zuten, lehen tokian jarrita Estatut berriaren
aldarrikapena.

Gero etorri ziren Carod eta Maragallen aitzakiak, Madrilgo hedabideetan
gurutziltzatuak izateko; Estatut-aren negoziazio zaila eta edukien
mardultasuna; Mas-en eta Zapateroren maltzurkeria, eduki horiek uretan
mehetzeko; azkenik, ERCren zaputza, gobernua utzi beharra eta
hauteskundeak aurreratzea. Zalaparta arteko strip-teaseak, bata bestearen ondoren.

Hori guztia ikusita, ulertuko nukeen abstentzio oso altua, aporai! esanda. Edo Mas
nagusitzea listoena delako, Carod inozoena, Montilla madrildarrena,
Saura saiatuena edo Piqué bera jasanezinena delako. Baina, lehengo
egoera bera errepikatzea!

Atzo, bazkalondoko tertulian,  ibili genuen
egunkariekiko leialtasunaren kontua, ze zaila den jendeak egunkariz
aldatzea, bere pentsamoldearen kontrakoa izan arren.

Biak lotuta, ondorioa: itxuraz
moderno, baina ze kontserbadore den jendarte hau, bizi garena!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Nola aldatzen diren gauzak? bidalketan

  1. egilea: A.Miranda

    Egunkariarena egunero ikusten dut nire lankideen artean. Gehienak  “progreak”, baina,  ia denak  gipuzkoako egunkari nagusia besopean ,  eta askotan espainiako hiriburuko kirol egunkari nagusia ondoan.

    Kristoren Pasioko ollarra baino kontserbadoreagoak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude