Foroetako zalaparta

Ez da kontu berri-berria, irratiak aspaldi ari
dira telefonoa zuzenean irekitzen, entzuleen iritzia jasotzeko huntaz eta
hartaz.
Horrez gain,  irrati-telebistetan ikaragarri ugaldu dira
tertulien formatua eta orojakileen espeziea (neroni bat izaki, zozoak beleari?)

Baina, Internetek sortu du iritzia emanez edonork edonon partehartzeko fenomenoa.
Komunitate txikietan eztabaida edo elkarrizketa politak ikusi izan ditut,
baliotsuak eta eraginkorrak. Baina, plaza handietan eta gai jakinetan, ilara
amaigabeak sortzen dira minutu gutxitan, eta zalaparta galanta pizten.
Normalean, jarrera manikeoak nagusitzen dira; eztabaida irabaztea helburu
hartuta, sinplifikaziora jotzen dutenak; eztenkadak. Edo, bestela, topiko
marruskatuak, borondate onena azaldu ondotik. Azken adibidea aurkitu dut Ibarretxek ireki berri duen blogean: konpondu.net

Egingarri litzateke lagin hori hartzea
jendartearen erakusle; eta aieneka hastea, jendartea ez delako gure klase
politikoa baino hobea eta, beraz, gureak ez duelako erremediorik. Egingarri
bai,  esaterako, iritzi emaile profesionalak bere
burua zuritze aldera. Baina, inolaz ere ez litzateke zintzoa. 

Irekitzen diren leiho horietan jende mota
batek hartzen du parte nagusiki: ausartak edota beroak. Hiritar zentzudun asko
ez da sartzen, zaila delako zalaparta giroan ñabardurak sartzea, errazago
lortzen duelako txaloa ziztadak, iritzi lasaiak baino. Ez dira lagin benetakoak,
jendarteak sen gehiagoz jokatzen du, bere ustezko bozemaileok erabiltzen
dugunetik haratago.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Foroetako zalaparta bidalketan

  1. egilea: Jabi

    Antzeko sentipena nirea konpondu.net bisitatutakoan. Normalki denborarik ez galtzeko jada sartzen ez naizen usenet-eko politikaren gaineko foro haietan bezalaxe, konpondu.net horretan monologo asko ikusi ditut, jarrera itxi eta manikeoak, diskurtso beroak eta itxiak. Nork berea bota eta hurbilketatik, “konpondutik” gutxi.

    Bada Interneten teoria bat, Godwin-ena, horrelako eztabaidek askotan puntu hila edo antzutasunera jotzen dutela oinarri hartuta. Formulazioa hauxe du:

    “Esan daiteke USENETeko eztabaida bat agortu dela partehartzaileetako batek Hitler eta naziak aipatzen dituen unean”

    Info gehiago:
    http://es.wikipedia.org/wiki/Ley_de_Godwin

    Bada, horrekin ere gogoratu naiz konpondu.net bisitatzean. Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude