Beste urte bete

Urteak bete ditut atzo, 53. Urte bat gehiago naiz, atzoz geroztik.

Horrela esanda, adinak erantsi egiten dio pertsonari zerbait: honi, jakinduria; hari, esperientzia; besteari, patxada… Denoi zerbait. Urte asko dituenak, zaku bete bizi dauka barrenean, birziklatzeko eta goxatzeko.

Beste urte bete hartu, bai. Eta galdu dudana? Pentsatzen jarri nintzen batean, erabaki nuen galtzea -ezer baino lehen- galdutakoaz gogoratzeko memoria. Harrezkero, ahaztu egiten zait lehen zer nuen edo zer nintzen; horrela, ezin dut jakin zer galdu dudan.

Urteetan aurrera, urteak bete, urteak hartu, urte bat gehiago izan… Esaldi hauek asmatu zituenak ere pozik hartzen/betetzen zituen urteak!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

8 erantzun Beste urte bete-ri

  1. egilea: Patxi

    Eta askoz gehiago bete ditzazula!

    Zorionak Mikel

  2. egilea: Elena

    Zorionak, Mikel, eta segi zakuko gauzak konpartitzen!.

    Musu bat

     

  3. egilea: Elena

    Zorionak, Mikel, eta segi zakuko gauzak konpartitzen!.

    Musu bat

     

  4. egilea: Iban Arantzabal

    Zorionak bai.

    Iban

  5. egilea: mikel

    Mila esker!

    M. Aguriondo

  6. egilea: Eneko

    Zorionak Mikel!

    Laster gazteagoa den blogaren bigarrena šŸ™‚

  7. egilea: IƱaki LarraƱaga

    Zorionak benetan.
    Batez ere zorionez betetako urteak, beteak dituzulako
    Ez ahal da horrela?

    Muxu zaparrada bat, Fatima eta biondako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude