Klima aldaketa

Otsailean zuhaitz bat loratzen bada, bi aste
segidan egoten bada ateri, edo hego haizeak termometroak goian jarri ezkero,
berehala ateratzen dugu klima aldaketaren kontua.

Horrek badu irakurketa baikor bat: denboraren
eta esanaren poderioz planetaren izorratzaileak –lehen mundutarrak- jabetzen
ari gara gure axolagabekeriaren ondorioez. Ez da txarra.

Gehiago dira, ordea, adierazle ezkorrak:
hedabideen fribolitatea, gaiak izenburu handitan bi egunez jarri, eta
hirugarrenean ahazteko; agintarien ganora eskasa, hiritarroi kontzientziako
karga sortu eta benetako neurri estrukturalik ez baitute hartzen; eta gutariko
bakoitzaren mendekotasuna, nahi dutenaz eta nahi dutenean kezkatzen gara,
eragindako haizeak nondik jotzen duen.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

6 erantzun Klima aldaketa-ri

  1. egilea: Patxi

    Ados erabat zurekin, Mikel.

  2. egilea: Galder

    Azken aldi honetan sekulako garrantzia ematen diote gaiari, baina euren
    helburu bakarra nuklearrak jartzea da… edozein datu erabiltzen dute
    horretarako eta bestelako datuak eogn daitezen ez dute uzten…

  3. egilea: mikel

    Bai, goi agintariek dituzte erantzukizunik handienak. Horiei ez diet ezer kentzen. Eta, hala ere, kalterik ez hiritar bakoitza konsekuenteago bagina gure kontsumo ohituretan, bereziki alternatibo plantak egin ditugunok.

    Atzo, Bilbon izan nintzen, 18/98+ manifan. Eta erakunde alternatibo bat ikusi nuen manifestua banatzen: itzelezko tamainakoa (dinA3 bikoitza), tarte libre askorekin, paper sendoan eta mila koloretan. Eta erruz banatu ere, bikotekide bakoitzari bere alea. Pasada itzela!

    Arazoa da, iruditzen zaigula inprentako faktura -edo uraren, argindarraren eta abarren erreziboa- ordainduta, hor amaitzen dela gure ardura. Nik jarraitzen dut pentsatzen elur bola handiak ekarpen txiki askoren ondorio direla.

  4. egilea: ni

    Erantzukizuna herritarrei botatzea, eta txantxetan hartzea gai hauek, gure gizartean betiko gaia da. Baina Bilbon ura faltan baldin badago edo zerbait zumatzen badute orduan bai sikute, eta beste mila kalamitate.  Gure mundu jauntxoa eta okerragoa dana zenbait tentel horren nahian.

  5. egilea: Nik

    Informative. Thanks.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude