Ezetza irensteko ariketa

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Ezustean harrapatu nau Kutxako Batzarraren
erabakiak. Zinez uste nuen baietza emango ziola BBKrekin bat-egiteari, eta gainera
pertsonalki inplikatuta nengoen baietzaren alde. Egitasmoa ona iruditu zait eta
unea ezin egokiagoa. Bertan behera gelditu dela jakin dudanean dezepzio galanta
jaso dut, oso handia.

Baina, zaputzetik haratago –edo agian zaputza
saiheste aldera- ideiak antolatu nahi nituzke, aurrera begira.

  1. Herri honetan, eta Gipuzkoan bereziki, oso posible da ezetzaren
    frontea artikulatzea, bakoitzak bere mamia jartzen badio ere. Ez dago
    alternatiba bateraturik Kutxen bat-egiteari, baina badago gaitasuna bat-egitea
    galarazteko. Gaur, ezetzaren gainetik, ezkortasunak irabazi du.
  2. Bat-egitea teknikoki beharrezkoa da oraindik. Alderdikeriak
    badaramatza 15 urte oztopoak jartzen, baina Kutxa bateratua egin egin beharko
    da, eta galtzen den aukera bakoitzak ahuldu egiten du egitasmoaren abantaila
    konparatiboa.
  3. Bitartean, ezintasuna kudeatu beharko dugu. Aurrekontuak eta
    baliabideak handituko genituen esperantzan geunden, orain murriztu egin
    beharko dira. Bat-egitea, besteak beste, egoera latzari aurre egiteko
    tresna ere bazelako. Bat-egitearekin ez zen dena arrosa izango baina hori
    gabe arantzak datozkigu denoi.
  4. Euskal herritar naizen aldetik, garrantzi handia ematen nion
    giputxek eta bizkaitarrek kutxazainean txartel bera erabiltzeari, naziogintzan
    aspaldiko urratsik eraginkorrena iruditzen zitzaidan. Hori ere atzera doa,
    auskalo noiz arte.

Triste nago. Ez dakit besteek, baina nik ez
nuen B planik. Saiatuko naiz, hala ere, hurrengo ahalegina bultzatzen, berriro
aukera egon bezain azkar. Aurrera bolie!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

9 erantzun Ezetza irensteko ariketa-ri

  1. egilea: Marti(n)

    Aupa Mikel,
    Porrot galanta, bai horixe. Dena dela, ni ez nau hainbeste harritu. Juxtu bi-hiru ordu lehenago ari ginen lankide bi aukera horretaz berbetan. Erakundeak barrutik ezagutzen ez dituen baten (nire) iritzia emango dizut: kanpotik ikusita (oso kanpotik, gainera) ematen du Kutxa eta BBKko zuzendariek oso lan gutxi egin dutela gaur gertatu dena gerta ez zedin (ematen du diot, irudipen hutsa da). Ezetza iragarri duten batzuen iritziak entzunda, kanpotik behintzat, inpresio hori ematen du. Zelan izan daiteke sindikatu bakarrarekin bakarrik lortzea akordioa? Ez dut ulertzen.
    Kanpotik ikusita, ematen du arduradunak oso lasai ibili direla, konfiantza handiarekin, eta ez dutela inolako keinurik egin (langileei bezala, beste talde batzuei), ez dutela pisuzko argumenturik jarri mahai gainean eta ez diotela gizarteari ondo azaldu zertan hobetuko den egoera (langileena, gizarte laguntzena, gizartearena) kutxen batasunarekin. Azalpen horiek eta etxeko lanak ondo eta tajuz eginda egongo balira, nekez esango liokete ezetz (ez sindikatuek, lan eta gizarte arrazoiengatik eta ezta alderdiek ere, alderdikeria kontuengatik).
    Igual guztiz oker nago, baina kanpotik ikusita askoz errazagoa zela ematen zuen. 

  2. egilea: mikel

    Kaixo, Marti(n):
    Kutxaren barrutik esan zezakeat baietz, oker hagoela, azken hilabete honetan lan handia egin delako alde guztiei azalpenak ematen. Hain zuzen, elkarrizketa pribatuetan entzundakoak pentsarazi ziguk egitasmoak aurrera egingo zuela.

    Bestalde, Kutxako presidenteak agerraldi mordoa egin dik hedabideetan, elkarrizketa eta iritzi artikuluetan. Azkena ostegunean bertan. Eta haren argumentuak niri pisuzkoak iruditu zaizkidak. Hain pisuzkoak, kritikoek ez diotela egitasmoari zuzenean kontra egin, eta argudio esoterikoak erabili dituztela (Euskadi zatitzen da, Gipuzkoa irentsi egingo du Bizkaiak…) edo besterik gabe okerrak (ez dira langileen eskubideak edo gizarte ekintza bermatu…)

    Bestalde, sindikatu bakarrarekin ez, birekin sinatu duk akordioa. Eta Kutxan bi sindikatu horiek %60ko ordezkaritza ditek. Azken lan-hitzarmena ere biek sinatuta zagok indarrean.

    Bistan denez, ez baituk baietz nahikoa lortu, aziertoa falta izan zaiguk; baina ez ahalegina. Kutxan egin denaren lekuko zuzena izan nauk.

  3. egilea: joseba barandiaran

    Iepa Mikel !

    EAJ eta CCOOk gehiengo erlatiboarekin, ez ote ditek gehiengo absolutua balute bezala jokatu? niri sozietate zergarekin gertatua etorri zait gogora: “hemen gehiengoa dudanez, han ia gehiengoa eta bategitea logikoa denez…” hordagoa jo. eta nola edo hala, susto batzuk pasa eta tira, azkenean izango da zerbait.

    Martxoko hauteskundeen ondoren, “nor da nor” berria izango da eta pentsatzen dut, urtea amaitu baino lehen hiru kutxak (eta ez soilik bi) bategiteko modua izango dela.

    eta hala ez bada, bada… orduan bai zaputzaldia hartuko nukela!
    eutsi goiari !

    😉

    joseba

  4. egilea: mikel

    Mila esker, Joseba, animoengatik.

    Gehiengo absolutua bazegoan, bi herenekoa falta izan duk. Eta, ikusitakoak ikusita, jakin nahi nikek zein egitasmok -edozein alorretan- izango lukeen gaurko Gipuzkoan 2/3eko gehiengoa.

    Ahalegin hau apustua izan duk, bai, eta galtzaile sentitzen nauk. Eta nire pena zetorrek, hain juxtu, uste dudalako gauzak zentzu handiz egin direla, egitasmoa ona zela teknikoki eta datozen konzentrazioei aurrea hartzea abantaila garrantzistua zela.

    Baina bai, nik ere uste diat urtebete barru berriro egongo dela gaia mahai gainean, eta orduan espero diat alderdikeriak ez duela beste behin oztopatuko aspaldi egin behar zen urratsa. Hala ez balitz, botila ardo baten bueltan elkartuko gaituk biok, zaputza alkoholetan itotzeko.

    Besarkada bat.

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Mikel! Halako batean ikasiko diagu herria egiten, nahiz eta, zenbaitetan, egin beharrekoak urrats txikiak izan.

    Bestalde, aurreko egunetan Mumbain izandako eraso terroristek nola, Kutxaren bateratze zapuztuak oihartzun handia izaten ari duk Twitter aplikazioan.

    Twitter duk mikroblogaren adibiderik esanguratsuena, eta bertan jendeak erantzuten ziok galdera bati: zer egiten ari haiz orain? Hori guztia 140 karakter baino gutxiago erabilita.

  6. egilea: Marti(n)

    Aupa Mikel.
    Atzo botatakoa inpresio hutsa zela aipatu nuen. Nik ez dut gaia gehiegi jarraitu, baina kanpotik hartu diodan itxura hori izan da. Elkarrizketak bai irakurri ditut, baina bat-egitea egindako kontu modura saltzen zigutela ematen zuen eta pisuzko arrazoi horiek nik ez ditut jaso (egin beharra dagoela…, etorkizunerako beharrezkoa dela…, ez dagoela beste erremediorik…). Ez dut zalantzan jartzen aipatu duzun lan guzti hori egin denik, baina kanpotik ez da hori nabaritu.
    Hurrengoan, egoera politikoa aldatuta, emaitza ezberdina izango dela ez dut zalantzarik, baina suposatzen dut Kutxa eta BBK-ko arduradunek hausnartu egin beharko dutela oraingoan zerk egin duen huts.
    Bitartean, animo eta eutsi goiari.

  7. egilea: mikel

    Lagunak:

    Emaitzaren gainetik zuenak bezalako iritziek emango digute argia, hurrengoan hobetu beharrekoaz. Mila esker, beraz.

    Kutxaren baitatik jarraitu dut komunikazio kanpaina eta argi dago eman zaion tonu ‘teknikoak’ ezin izan duela gainditu zarata politiko-mediatikoa. Berriro diot, teknikoki egitasmoa ona zen eta ez du kritika zehatzik jaso. Areago, uste dut hurrengo ahaleginerako erabilgarri izango direla orain landutako hainbat soluzio, behar beste birziklatuta.

    Komunikazio estrategia lantzerakoan pentsatu genuen, nola bezeroen taldeko 43 kontseilariak ausaz aukeratutako multzo batetik irteten diren, ez zirela derrigorrez diziplina pekoak izango eta multzo horretan ganorazko egitasmo bat argi aurkeztuta posible zela borondateak irabaztea. Baina harrigarria izan da, alde batetik, nola batzarreko taldeen ordez alderdi buruek hitz egin duten, kontseilari izan gabe, ‘gure kontseilarien’ izenean. Eta nola batzarrak izan duen portaera ia militarra: historian lehen aldiz kontseilari guztiak bertaratu dira eta diziplinak ia maila berean funtzionatu du.

    Alderdien garaipen bat izan da, eta gizartearen porrota. Haiek ez dutelako ahalbidetu honi gehien komeni zitzaiona. Horrelakoek areagotu besterik ez dute egiten gure alderdiei buruz orokorrean dudan iritzi eskasa.

    Berriro eskertu nahi dizuet zuen jarrera lagungarria. Mila esker.

  8. egilea: Jon Abril

    Bat egiten dut guztiz Mikelen iritziarekin. Herri honetan ohituegiak gaude ezezkoan kokatu eta inolako alternatibarik ez planteatzera. Zeinen erraza den hori. Orain hilabete batzuk gauza bera ikusi genuen EHUn ere. Juan Ignazio Perezen hautagaitzari ezezkoa eman ziotenek ez zuten bertzelako alternatibarik aurkezteko indar nahikorik, baina ezezkoarekin zapuztu zuten Perez eta bere taldean aitzin egitea.

    Baina ikasgaia ere izan behar du Kutxaren batzarrean gertatutakoak. Gehiegizko konfiantza, lehialtasun falta… ez dakit zer den gertatu dena. Baina informazio nahikoa edukiagatik ere (nik neuk hiru batzar izan ditut Kutxako zuzendaritzarekin), kutxa ereduaz ez da eztabaidarik egon, ez pribatuan, ez publikoan, eragile sozial, sindikal eta alderdien artean. Eta hor dago hutsik handiena. Fusioa modu bakarrean eman zitekeela uste izan dute EAJ-EAk zein zuzendaritzek, eta hala saldu digute. Kutxen batzearen ereduaz eztabaida zabaltzea espero dut. Horrek erraztuko baitu fusioa. Nik ere, fusioa behar beharrezkoa dela uste dut, ekonomikoki, sozialki zein politikoki. Ez dut kontra egoteko motiborik.

  9. egilea: mikel

    Mila esker, Joni ere.

    Ados nago Kutxaren ereduaz eztabaida behar dela, neronek ere nahi nituzke aldaketa batzuk egungoetan, edo zetorrenean. Baina zalantza egiten dut ea eztabaida horrek erraztu egingo ote lukeen bat-egiteari buruzko adostasuna.

    Adibide bat: atzera bota den egitasmoan, Kutxa berriak Euskal Herria  hartzen zuen bere Misioaren esparru gisa. Uste duzue horretaz eztabaida irekita %67a ados jarriko litzakeela?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude