Gabilondo

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Espainiako albistegien artean gustukoena dut
donostiar kazetari beteranoak Cuatro katean egiten duena. Badakit asko igartzen
zaiola irratian hain luze jardun izana eta zurrun egoten dela kamera aurrean. Niri
horrek bost axola dit.

Gabilondok, besteek ez bezala, aditzera ematen
du uneoro badakiela zertaz ari den, gaia ezagutzen duela. Eta ikuspegi oso
interesgarriak ateratzen ditu, krisiaren inguruan mugimendu altermundialistekin egin duen bezala.

Gabilondok, beste inork ez bezala, editorialak
egiten ditu ikusleak bere iritzia argi ezagutu dezan. Nik iritzi hori ez dut
beti gustukoa izaten, baina albistegia irekitzeko botatzen dituen filipika horietako
batzuk kazetaritzaren antologian egoteko moduko piezak iruditzen zaizkit.  

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Gabilondo bidalketan

  1. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Bai jauna! ados nago esandakuakin. Baliabidiak be asko eta ondo erabilitta. Gustoko dot formatua esanekin ados egon edo ez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude