Maritxu eta txikiteoa

goiena2014.10.03

Bete dira berriro Arrasateko kaleak jende dotorez. Neskak bereziki apaindu dira soineko tirantedunez eta orrazkera fantasiazkoez; mutilak oro har zozoago, ohiko traje eta gorbata ilunekin. Lehertu da dotorezia alkoholikoaren festa.

maritxu-kajoi-koadrilen-argazkiak-7_895_content.751665029(Argazkia; Goiena, Amaia Garate)

Gero eta goizago lehertu ere. Urte luzez iluntzean hasten zen festa afal aurreko txikiteoarekin, eta afalondoan luzatzen gosal ordura arte. Azken boladan, ordea, bazkalaurrean hasten da, seguruenik ikasle kanpotarren eraginez. Gau pasa, hori bai, ezin barkatu.

Jai ikusgarria nahasten da zurrutaren apologiarekin. Dotore bai hasieran, baina jaia aurrera alkoholak kupida gabe zabartzen ditu soineko, gorbata eta orrazkerak. Kontua da denbora luzez ahal beste alkohol edatea, botilak erosi eta lurrean jarrita egiten den kale-zurrutean bezala. Zerikusi handirik ez jaiaren jatorriko txikiteo azkar, mugatu eta egunerokoarekin.

Ze pintxopoteak bere eragina izan du, baina eguneroko txikiteoa azkenetan da. Esaterako, zenbatek daki Arrasaten zer zen txikiteroen ‘buelta karlista’? Eta gaurkora itzulita, nork esango zuen txikiteroek sortutako jaiak iraungo zuenik txikiteoa ia desagertu eta gero?

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude