Saltsa berririk ez, oraingoz

72
1024×768

Normal
0
21

false
false
false

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Lagun berreskuratuen erantzunetan (mila esker
denei) uste bat nabarmendu da, alegia, berehala sartuko ote naizen saltsaren
batean ipurzorri samarra naizenez. Ba, ez da hori nire asmoa. Lan asko ditut
etxean bertan atzera geratuta eta horiek egunean jartzeari eman nahi diot
lehentasuna. Eta kalkulatu dut urte bete beharko dudala egoera dominatzeko.

Bost urte eman ditut Kutxaren zerbitzu
zentraletan, lehen bi t’erdiak hizkuntza kudeaketaren eta barne komunikazioaren
arduradun, eta bigarren zatia gizarte ekintza eraldatzen, Kutxa Fundazioaren
zuzendari-ondoko moduan amaitzeko. Denbora horretan nire neuronak eta denbora
ia erabat jarri ditut egitekoaren mesedetan, abduzitu samar egoteraino. Eta
gainera 200.000 kilometro egin ditut eguneroko joan etorrietan, 2.000 ordutik
gora horretan emanda.

Indarrak helburu batean konzentratuta, beste
nonbait sortu behar hutsunea. Eta kasu honetan Esteñibarrek ordaindu du
faktura. Juxtu-juxtukoak egin ahal izan ditut, eta eskerrak etxekoandreak astean
lan-egun bateko murrizketa izan duen. Eta hala ere, lan asko geratu dira atzean
asti faltaz.

Orain da ordua horiei guztiei ekiteko. Eta
egun bete-beteak ari zaizkit gertatzen lanera joan beharrik gabeko lehen hauek.
Hori bai, egoerak ez nauk larritzen bai baitakit denbora guztia dudala niretzat
eta, gaur ez bada, bihar edo etzi egin ahal izango ditudala egin beharrekoak.
Baserriko legean.

Esteñibarrera etorri aurretik mendian dezente
ibiltzen ginen. Eta sarri, baserri ondo batetik pasatzean baserritarra segan
ikusi eta agurtu ezkero, sega tente jarri eta bi besoak kirtenaren gainean
gurutzatuta baserritarra samur prestatzen zen berriketarako. Nik pentsatzen
nuen nire artean: “Earra eintzoau gizajoai, lana bukatu behar eta guk endreau!”
Neroni baserrira etorritakoan ulertu nuen segalariarena: baserriko lanak ez
dira sekula amaitzen, ziklikoak dira eta alferrik da fabrikako moldeekin
planifikatzea. Lanak gehienez dominatu egin
daitezke, antolaketa eta dedikazio egokiekin. Eta lanak dominatuta daudenean,
ez dago arazorik bisitariari diosala egiteko eta etena deskantsurako
baliatzeko.

Esteñibarreko lanak dominatzea dut helburu eta
lehentasun. Horregatik, ez espero saltsa berririk oraingoz. Hori bai, bisitan
datorren lagunak beti aurkituko du txakolin freskoa eta berriketarako gogoa.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude