Goiena, 2011.03.25
@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }
Urteak eman ditut astero zutabe hau
(gutxienez) idazten eta etorria neukan, samur zetozkidan ideiak eta berbak,
neke barik betetzen nuen konpromiso maiza.
Aldiz, hilean behingoa kostata osatzen dut,
etorria joan egin zait. Egia da laneko kontutan murgilduta nabilela neurriz
gaindi, zorte handia izan baitut ibilbide profesionalaren amaieran aukera ezin
gustagarriagoa jasota.
Ukaezina da, bestalde, une beroa bizi dugula. Sortu epaitegian
dabil bidea irekitzen eta ETA sasian amaiera irudikatzen. Libian mendebaldarron
armadak nahi lituzke pekatu zaharrak bonbaz estali. Japonian ez da bakarrik
kostaldea suntsitu, baita harrokeria teknologikoa ere. Aurrezki kutxak kaputt,
baina gureak irauteko moduan, denok nahi badugu. Hauteskundeak datoz beste
behin, gero eta ikusmin txikiagoarekin. Udaberria asteon hasi da…
Gaia badago ugari, baina etorria joan zait.
Blogean azken sarrera aspaldi sartu nuen, ez dakit noiz jotzen zaion blog bati
hil kanpaia. Baina, kontuz! Agian datorren hilean berpiztuko da nigan zerbait,
ze hurrengo zutabea argitaratzen denerako lanetik libre egongo naiz. Agian
orduan itzuliko zait joandako etorria.