GOIENA 2011.02.25
@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }
Txanogorritxu eta Otsoaren pasartearekin nahi
nuen Kutxen eta Bankuen kontua azaldu, baina garaiz konturatu naiz
errealitateak baduela ipuinetik asko eta asko.
Esaterako, ipuin bat da esatea kutxek eragin dutela burbuila
inmobiliarioa eta ez bankuek. Hauek mailegu gutxiago eman dizkiete familiei
baina gehiago eraikuntza-enpresa handiei.
Ipuina da, erabat, despolitizazioarena.
Politikariek ez dituzte beti ondo kudeatu kutxak, eta harrokeria batzuk bistan
daude. Baina hautatuak dira eta aldatu egin daitezke. Aldiz, bankuetako
akziodunengan ez du hiritarrak inongo eragin ahalmenik. Hautetsia gizarteari
zor zaio neurri batean, akzioduna bat ere ez. Kudeaketa hobetu bai, baina
eredua aldatu gabe.
Ze hori da ipuin nagusia: ez dago alderik kutxen
eta bankuen artean, dena da berdin. Nola izango da berdin hautatuek gobernatzea
ala akziodun pribatuek? Berdin dibidendu pribatua eta dibidendu soziala? Kutxen
kaudimena bezeroek sortutakoa da, bankuek merkatuan erosten dute. Hain kontu
garbietan, nola nahasten gaituzte?
Etsitzen badugu, Otsoak Txanogorritxu
irentsiko du. Betirako.