Tribua hausnarrean

ARGIA 2011.02.05

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Aspaldi gabiltza ziklo amaiera gora eta golde
aroa behera. Han eta hemen nabari da 
tarteko helmugaren sindromea, alegia, belaunaldi batek –nireak-  frankismoaren hondarretan hasitako etapa bete
dugula eta beste berri bat hastear ote den . Eta euskaldunon tribua mapari
begira jarri gara berriro, ea nondik jo aurrerantzean. Beti ere, biziraupena
helburu.

Non gauden. Iragan luze batetik gatoz, ikerkuntza lerro
berrienen arabera homo sapiens
zaharraren ondorengo zuzenak ere izan omen gaitezke. Eta asmatu dugu irauten,
agian 35.000 urtez jakin izan dugu galerak onartzen funtsezkoena geroratzeko,
abilak izan gara zailtasunak gainditzen.

Azken txanpa egin dugu ikastola eta
euskaltegi, euskara plan eta hizkuntza politika, aldarri eta eraso artean.
Inoizko esparru eta maila batzuk lortu ditugu euskararentzat, beste batzuk
galtzen ari garen bitartean. Esango nuke oro har aurrera goazela, baina gero
eta motelago. Zenbaitetan hain motel, gu baino indartsuagoen aldean atzean ari
garela gelditzen. Hortik ziklo amaierak eta golde aroak.

Tresna berriak. Azken boladan, ordea, soinu berriak entzuten
dira. Batek hitz egingo dizu hizkuntzen ekologiaz eta bioaniztasunaz, eta
tokiko hizkuntzari berez dagozkion eta eman behar zaizkion egitekoez. Besteak
aipatuko dizu hizkuntzarekiko asertibitatea eta erakutsiko nola eutsi zure hizkuntza-hautuari
errazegi amore eman gabe. Ondokoak kontatu digu hiztunen artean badela jendea
armairutan gordeta, barne korapiloak askatu ezinean. Soziolinguistek ere ekarri
dituzte esparru honetara lidergoa, erakargarritasuna, hegemonia, arnasgune eta beste
hainbat kontzeptu interesgarri…

Aro sinpleago batetik gatoz, aldagai
gutxirekin jokatu izan dugu, pentsatuz indar guztia puntu batean jarrita
Arkimedesen palankak mugituko zituela euskararen oztopo guztiak. Orain osagai
gehiago hartzen ditu analisiak eta neurri horretan aberasten ari da,. Zailtzen
ere bai, osagai guztiak bateratu behar baitira, bakoitzari dagokion pisua
emanda, gainera.

Hausnarketa. Tribuaren auzune ezberdinetan sumatzen da
etorkizunaz kezka eta biziraupenerako berrikuntza premia. Nik lan horretan topatu
dut euskaldunon elkarteen Topagunea, HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea) fakultateko
irakasle talde baten laguntzaz. Hausnarrean ari dira aspaldion, galdetu, jaso,
eztabaidatu eta harilkatzen. Helburua da artikulazio eta diskurtso berria
ematea euskal komunitateari, hurrengo etapan ere lor dezagun biziraupena.

Euskaldunon elkarteek hogeita bost urte
inguruz egin duten ibilbidean lorpen handiak eta aje galantak aurki daitezke.
Eta ziklo amaierako une honetan elkarteok ere ahul daude, ipar eta metodo
egokien faltan. Baina horrekin batera ardura eta grina berriak nabari zaizkio
elkarteen federazioari. Horregatik, egindakoa modu kritikoan irakurtzen bada eta
aldatu behar dena adorez aldatzen, txanpa indartsua egin daiteke berriro.

Izan ere, Topagunearen bueltan badira –bagara-
20.000 bazkide, 450 profesional eta 1.400 boluntario Pertsona horiek guztiak
egoki antolatuta sekulako hezurdura osa daiteke, gizarte zabalean eragin handia
izan lezakeen tresna.

Prozesuaren ardatz den txosten mardul eta
bikaina irakurri ahal izan dut egunotan, eta itxaropena piztu zait.
Otsailaren  26an aztertuko da Bilbon,
XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Kongresuan. Zu ere deitua zaude. Iraun dezagun.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude