Goiena, 2011.01.28
@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }
Gehienetan politika zelatatzen dugu, erasoak
handik bakarrik etorriko bailiran. Baina oraingoan ekonomian dago gatazka
indartsua, aurrezki kutxen triskantza dator.
Kutxak finantza sistemaren erdi pasea dira eta
hautetsi ezberdinen esku daude, gehiegi liberalismo asezinak irensteko. Eta
gobernu morroien eskutik birrintzen ari da eredua, zati gustagarrienak
marrazoen bazka izan daitezen. Oihaneko legea.
Denentzat? Ez derrigor. EAEko hiru kutxak
kolpe honi eusteko moduan daude, Espainiako gehienak baino hobeto kudeatu
direlako. Baina alferrik izango da kolpeari eustea lehengoan jarraitzeko.
Alderantziz, egoera baliatu behar da mugitzeko, estrategia propio baten
arabera. Morrontzarik ezak aukera ematen du horretarako.
Zein estrategia? Niretzat hiruren fusioa da
aukerarik onena, bategite erabatekoa, hiru hanka gainean ondo asentatu eredu
sozialari eusteko. Une honetako eztabaida ez da nolako Gizarte Ekintza egin,
baizik eta Kutxak ala Bankuak, horrek esan nahi duen guztiarekin.
Gainera -zergatik ez?- hiru hankak sendotuta, agian
laugarrenaren erreskatera joan daiteke…