Gutxienez kontatu

Goiena, 2010.12.17

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Batasuna ohia zintzo ari da agindutako
urratsak egiten. Bortxa forma guztiak eta mehatxuak errefusatu ditu, eta alderdi
berria prestatzen ari da independentzia lortzeko bide politikoak soilik
erabilita. Ikusteko dago zer egingo duen ETAk, alegia, nola erantzungo dien
Brusela eta Gernikako enplazamenduei. Baina bada nahikoa zantzu itxaropenari
eusteko.

Beste aldean berriz, gero eta gotorrago daude
jarrerak. Honezkero argi dago Jaurlaritzak eta Madrilgo gobernuak ez dutela
nahi Batasuna ohia legeztatuta maiatzeko hauteskundeetan. Bakegintzaren
gainetik, lehentasuna eman diote Aldundi eta udaletara Legebiltzarreko indar
erlazioa eramateari, eta hori lortzeko ezinbestekoa dute milaka boto mordoa
alferrik gal dadila. Lehengoez gain legeari ertz berriak atera dizkiote,
hauteskunde ondoren ere hautetsiak eta botoak desuseztatu ahal izateko.

Hain zuzen, hortxe dago nire koska. Batasuna
ohiak segi dezala gauzak ondo egiten; baina, ez balu lortuko datorren
maiatzerako hauteskundeetan legez parte hartzerik, bideratu ditzala bere botoak
balioa eta eragina izango duten tokira.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 erantzun Gutxienez kontatu-ri

  1. egilea: oihane

    ????????????????????????????????????????????????????

     

    egunetik egunera gehiago harritzen nauzu.

  2. egilea: aitor

    Oso ondo Mikel. Eta nora bideratu beharko lirateke boto horiek? Esan zuk, hori esatea bakarrik falta zaizu eta! Ea gero norbaitek kasu egiten dizun!

  3. egilea: mikel

    Baina zein da arazoa? Zoritxarrez orain baino lehen egin behar izan du hori ezker abertzaleak, berarentzat botoa eskatzerik izan ez duenean. Behin baino gehiagotan suertatu da, eta egin duenean txalotu egin dugu.

    Orain ere ez diot nik -edo beste inork- esan behar nori edo nola. Baina garrantzitsua da milaka boto horiek ez daitezen baliogabeak izan. Aukera propioa ixten bada -eta itxura guztia hartzen diot- aurrera begirako jarrera da.

    Zinez uste dut ezker abertzalea epe luzeko apustuan dagoela eta maiatzeko hauteskundetarako plan bat baino gehiago dituela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude