Goienkaria 2010.11.05
@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }
Udagoieneko ordu aldaketarekin ilundu egiten
zait aldartea. Are gehiago eguraldi traketsarekin tokatzen bada, asteon bezala.
Zuhaitzek diote, koloreen hizkuntzan, uda ondoko aroan gaudela eta oraindik
etortzekoak direla San Martinetako hego haizeak, txerri kurrinkak eta azken
larrosak. Mahastiak ere aurtengo oporraldia eman digu, urte berriko kimaketa
hasi arte.
Bainan ez. Bapatean ez dago arratsalderik,
etxe barrua hoztu egin da eta negua heldu da, San Simon eta San Juda. Ez nuen
asko uste, baserritartu nintzenean, halako tokia hartuko zuenik naturak nire
bizitzan, aldartean eragiterainokoa. Baina, pentsatzen jarrita, horixe bera dut
orain kontsolamendu: alegia, Santalutzitan seguru hasiko dela arratsaldea
berriro luzatzen.
Posdata. Iñakiren komentarioa dela-eta, hemen oraintxe ateratako argazkia.
Niri ere iluntzen zait aldartea. Baina iluntasun horretan arbolek argia jartzen didate zuk esandako koloreen hizkuntza horren bidez. Bi, hiru aste iraungo du erakustaldiak baina …
Mahastia ederra egongo ba!