Goienkaria, 2010.10.22
@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }
Jakin berri ditut izendapenak. Batzuk
azpimarratu dute lau gipuzkoarren kontua, baina zaila egiten zait Gabilondo eta
Pajin hor sartzea. Jauregui eta Garmendia bai, ezagutu ditugu hemengo politikan
edo enpresan. Baina ez dut uste bereziki esangurastua denik ildo gipuzkoar hau.
Gehiago erreparatu behar zaio Rubalcaba indarberrituari
eta baita Jauregui azkenean ministro izateari, biak ere Zapateroren ondoan.
Honek ez du ezkutatu zergatik nahi dituen hor, euskal politikan espero diren
mugimenduen zaindari. Argi dago ekonomiak ez diela sozialistei garaipenik
emango 2012an, agian bakeak bai. Eta hori ez da txarra euskaldunontzat. Momentuz
Zapaterok gaur beste modu batean hitz egin du ezker abertzaleaz, ezberdin.
momentuz, rugalcabak modu berdinean zaunka egin dio ezker abertzaleari
Bai, bi aurpegiko gobernua izango duk, zalantzarik gabe. Eta ez diat pertsonen ‘konbertsiorik’ espero, bakarrik zioat sozialistek 2012an hauteskundeak irabazteko arma bakarra dutela: gurean armak betiko ixiltzea.