Julia

Goienkaria 2010.09.24

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Aukera izan nuen Zinemaldiaren asteleheneko
saiora joateko, eta Donostia saria Julia Robertsi eman ziotenean ‘han nintzen ni’ esan ahal izateko. Eta
ikusitakoak zer pentsa dezente eman dit.

Bat. Egunotan sortzen dena histeria iruditzen
zait, bada jendea egunean hiru eta lau filma ikusten dituena, aldiro ilada
luzean itxoin ondoren. Bi. Famatuak buru artean ikusteko grina ere ez dut ondo
ulertzen, zer eta bere izena builaka esateko. Hiru. Julia bera nahiko petarda
ibili omen zen, esan didate ekitaldia ordu erdi berandu bere kasketaz hasi zela.
Lau. Filma erabat aspergarria da. Eta bost. Madrilen ‘la princesa del pueblo’
deitzen dioten horrekin asteon antolatu duten zirkoaren ondoan, benetan oso
ezberdina iruditzen zaizue Donostiakoa?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude