Argia 2010.05.02
0
false
21
18 pt
18 pt
0
0
false
false
false
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}
Urtero bezala, bainuetxean eman dut pazko
astea Katalunia aldean, gorputza beratzen eta burua freskatzen.
Hidroterapiarekin tartekatuta, AVUI egunkaria eta Imanol Muruaren kronika
Loiolakoaz izan ditut irakurgai iradokitzaileak. Eta etxera itzulitakoan
artikulu honen eskaria nuen e-postan. Abagune primerakoa pentsatutakoa
antolatzeko.
Katalunia Hauteskundeen bezperatan dauden arren, giro etsia sumatu dut iritzi
artikuluetan. Estatut kimatua
Epaitegi Konstituzionaletik are kimatuagoa irtengo dela irentsita eta alderdi
politikoek horren aurrean egin dezaketenarekin ez oso itxaropentsu. Eta hala
ere, gero eta argiago aipatzen da ideia bat: “Espainian egoteko ahalegina egin
dugu eta ez gaituzte duintasunez egoten utzi nahi; alde egiteko ordua iritsi
da”.
Loiola (I) Liburu bikaina idatzi du Imanolek, eta lan bikaina egin zuten Loiolako
negoziatzaileek. Harrituta gelditu naiz adostu zuten zirriborroaren kalitate
politikoaz. Eta neurri berean izutu nau zirriborroa bere horretan onartu ez
zutenen itsutasunak. Ziur nago gutxietsitakoaren erdiarekin oso pozik
leudekeela gaur.
Edonola ere, Loiolako porrotak beste fase bat ireki du eta euskal mapa
politikoa mugitzen ari da. EAEko agintean unionistak daude eta Katalunian
bezala hemen ere independentziaz gero eta garbiago hitz egiten da.
Espainia gainbehera Gürtel eta Pretoria kakaleku, Aznar eta Rouco lider, Belen Esteban eta
Julian Muñoz idolo, Garzon eta Varela lehian, Zapatero eta Salgado krisiarekin
itota… Aspaldian ez zuen Espainiak hain aurpegi kutre eta kasposorik erakutsi
munduaren aurrean. Oso nazionalista behar du hortik harrotasuna ateratzeko.
Eta bai, krisi orokorrari aurre egiteko espainiar nazionalismoa
sendotzea hartu dute eginkizun,
baina horrekin ari dira aldi berean besteon independentzia zaletasuna
hauspotzen, gero eta zailago zaigulako Espainia horretan jarraitzea.
Independentzia? Irudipena daukat oso aberri zale ez garenak ere gero eta gehiago
gaudela Espainiatik bereizteko prest. Honetarako Europa segurtasun sare moduko
bat da, bakarrik geratzeko beldurrarentzat antidotoa. Uste dut euskal herritar
asko eta asko sentituko ginatekeela eroso Europarekin harreman zuzenean,
Espainia atzean utzita. Bitxia da nolako pozez saltzen duen Idoia Mendia
bozemaileak euskal emaitza ekonomikoak espainolak baino askoz hobeak direneko
informazioa.
Asimilazioa Baina kontuz kanpaibueltekin. Paradoxa dirudi, baina arrazionalki
independentziaren aukera indartu bada, eguneroko bizimoduan gero eta
asimilatuago gaude kultura nagusietara. Espainia eta Frantzia hartzen ditugu ia
guztirako erreferentzia, pentsamolde autonomoa garatzeko lanari uko eginda. Eta
bitartean badaude akats larriak: transmisioan etenak, diskurtsoan
hankasartzeak, jarreretan okerrak, antolaketan hutsuneak… Lortu dugu
askorentzat ez izatea bat ere erakargarri euskaraz egitea edo euskal herritar
agertzea.
Loiola (II) Haatik, badago itxaropenerako motiborik. Loiolan posible izan zenak
erakusten du bidea. Ez dut uste prozesua berriro errepikatuko denik, beste bat
izango da gertakarien hurrenkera. Baina Batasuna ohian gertatu den lurrikarak
bere ondorio guztiak izaten baditu, aukera izango da gure akatsak zuzentzeko
eta unionistenak baliatzeko independentziara bidean. Eta bide luze horretan
hauteskundeak garrantzitsuak dira, baina aurkariari gaina hartzeko lan asko eta
ona egin behar da. Egunero eta nonahi.
Independentista euskaldunek, ordea, katalanek jada aurrean ez duten tabu larria dute oztopo latz: lurraldetasuna. Funtsean, Loiolakoan Hegoaldeko 4 probintzien lurraldetasunaren karratua biribildu nahian huts egin zuten batzuek.
Partiziorik gabe ez dago independentzia posiblerik, nire ustez. Baina inork ez du Euskal Herrian horretaz hitz egingo. Inongo erakunde abertzalek ez du plan argi edo sinesgarririk. Denak daude tabuan kateatuta. Aipatzea bera tabu, zer esanik ez gainditzea.
Ez nuke nik horrenbeste esango. Urrats handia izan da onartzea EAEk eta Nafarroak bakoitzak bere aldetik bozkatuko luketela balizko erreferendumean, eta emaitza kontrakoa izan daitekeela batean eta bestean.
Hain zuzen horregatik lotu nahi izan zuen Batasunak Loiolan PSNren konpromisoa kosta ahala kosta, soka apurtu zen arte.
Bikaina Imanol Muruaren liburua. Atentzioa ematen du Otegik, ezker abertzalearen bozeramaletzaz ari delarik, soka osoa duela aipatzen duen pasartea (beste ordezkaritzetako kideek elkarren arteko ezbai latzak izaten zituztela kontatzen denean, etab.); soka motza ordea, atzera egin zuenean ikusi zen bezala. Arnaldorentzat ez zen noski xamurra gertatuko horrela jokatu behar izana eta uste dut hala aitortzen duela berak ere.
Lurraldetasunari dagokionez, agian arrazoi du Luistxok baina, nago tabua hautsi behar horrek ez ote lukeen zauri larriegirik eragingo gutako askoren erraietan.
Txantxa giroan bukatzeko, sindikalista jarrera gotorrean negoziatzen omen zuen Aresek, lurraldetasunari buruzko gogoeta jardunak zuzendu beharko lituzke Elizondoko “Casa del Pueblo”-n (Baztango herrian halakorik bada behintzat).
Agur adeitsu bana.
Argi dago gatazkaren ordez elkarbizitza nahi bada, eginkizuna dela esparru komunak eraikitzea (egungoaren argazkia) eta bilakaerarako tresnak adostea (erabakiatzeko prozedura).
Norabide horretan uste dut dela Loiola oinarri garrantzitsua, eta oso pedagogikoa Imanolen liburua. Hor ikusten da garbi nola posible den elkarbizitza hobea.