Ebazpen garrantzitsua

Goienkaria, 2010.04.16

Absolbitu egin dituzte –oraingoz-
Egunkaria
n auzipetuak eta poza nabaritu da han-hemenka. Falta da
auzi honen balizko helegiteak gainditzea, geratzen da oraindik bigarren
auzia –ekonomikoa- eta hori guztia ondo joango balitz pentsatzerik
legoke ea zenbat milioiko kalteordaina beharko litzatekeen egindako
kaltea nolabait ordaintzeko.

Baina iruditzen zait oker itzel honen
onura bakarra izan daitekeela Gomez Bermudez epailaren ebazpena. Ze
ez da mugatu auzipetuak absolbitzera, eta piezaz pieza desmontatu du
Del Olmok eraikitako gezurra, Garzonek asmatutako bihurrikeria
juridikoen
gainean. Uste dut aurrerantzean zailago izango duela edozein epailek
oinarririk gabe epaitzea edo errazago defentsako abokatuek hori
ekiditea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude