Goienkaria, 2010.02.26
Gaur bertan ixten da Ines Gereka oñatiarrak
Arrasateko Kulturaten jarritako erakusketa, ‘Cachivaches’ izenekoa.
Lehenago ezin eta asteon ikusi dut. Eta eragin didan zirrara islatu
nahi dut hemen, nahiz ikusle berririk ez diodan erakusketari emango.
Hondakinekin artelanak sortzen ditu
Inesek. Eta harrigarria da nola besteok botatzen ditugun traste zaharrekin
jantzi, margo edo altzari erakargarriak asmatzen dituen. Zirikatzailea
da ikustea nola balio estetikoa edota funtzionala aurkitzen dituen guretzat
inongo baliorik ez dagoen tokian. Hiperkontsumista esaten digu Inesek,
modu jostalarian. Gutxiago botatzera gonbidatzen gaitu, bigarren erabilera
topatzera. Eta bizipozez. Ez nuen espero hondakinen artean halako alaitasunik.